[itzul] Besarkatu

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Or, Urr 16, 13:37:15, CEST 2015


Nik ere, Albertok bezala, baditut nire errezeloak, baina asko eskertzen
ditut zuen ekarpenak.

Asteburu on!

Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko urriak 16 10:36):

> Aspalditik erabiltzen du aditz hori adiera horretan Kepa Altonagak. Eskatu
> Googlen hau: "Kepa Altonaga" "besarkatzen". Hori eskatuta agertzen diren
> "besarkatzen" gehien-gehienak adira horretakoak dira.
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com
>
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
> [image:
> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>
> <http://www.elhuyar.org/EU/bazkidetza> Mezu honek, baita erantsitako
> edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori
> jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako
> hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu
> informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau
> errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba
> ezazu. Eskerrik asko.
>
> 2015-10-16 10:05 GMT+02:00 JMN JMN <aupaurrera a bildua gmail.com>:
>
>> Barkatu, Amaia. Lehenbiziko mezuan ez zait mezu osoa iritsi (OEH-aren
>> aipamena falta).
>>
>> 2015/10/16 09:08(e)an, Amaia Apalauza igorleak idatzi zuen:
>>
>> Egun on:
>>
>> Egokia iruditzen zaizue *besarkatu* aditza, gaztelaniazko *abarcar*
>> adierazteko? Esate baterako, zuzena da esatea *lege batek X eremu
>> geografikoa besarkatzen *duela? Badakit badirela hori esateko beste modu
>> batzuk, baina ontzat joko zenukete erabilera hori?
>>
>> Orotarikoan badira horren tankerako adibide (gutxi) batzuk:
>>
>> *3.* (H). Abarcar. "Embrasser, contenir, comprendre. Ainhitz gauza hitz
>> batek besarkatzen ahal tu, une parole peut enfermer bien des choses" H. Bena
>> següro dena da Jinkoak nahi dian bezaiñbeste besarkatü gaiza dütiala
>> eginen, harek diala Ekhia egin. Egiat 251. Badabiltza goizdanik batzuk
>> ikhasteko; / Ez bezate sobra lan besarka aldiko: / Erdi yakinsun denak guti
>> du balio. Hb Esk 166. Gure muthikoak, begikolpe batez, besarkatu zuen
>> San-Inaziora heltzeko segitu behar den orga-bide luzea. Elzb PAd 2.
>> Lenengoa [errimoltzoa], kantauri-itxasaldeko lurretan bizi zan,
>> Asturiastik asi ta Dordogne eta Ariége deritzaien ibaietaraño.
>> Erdi-inguruan gure Euskalerria besarkatzen zuan. JMB ELG 29. Ezin molda
>> dezakete egiazko literatura bat, hots, izpirituaren ekintza osoa
>> besarkatzen duena. Mde Pr 236. Eta guk lur huntan ez baitugu deus osorik
>> besarkatzen, gogoan du asmuz bederen oro ageri litazken gai haratarat
>> heltzea. Lf in Zait Plat XXI. Eztut uste nere bertsoekin dena
>> besarkatzerik, eun mingain, aleun ao eta burnizko aotsa banitu ere. Ibiñ
>> Virgil 83. Hitzek, jakina da, badute beste zerbait, adimenez nolazpait
>> besarka daitekeen adieraz gainera, adimenak ikusten ez badu ere bihotzak
>> uki dezakeena. MIH 348.
>>
>> Eskerrik asko, eta besarkada bana :-)
>>
>>
>>
>>
>> ------------------------------
>> [image: Avast logo] <https://www.avast.com/antivirus>
>>
>> El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en
>> busca de virus.
>> www.avast.com <https://www.avast.com/antivirus>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151016/97a44a38/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago