[itzul] omeprazol ranitidina

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Ost, Ira 16, 12:03:48, CEST 2015


Kaixo:
Baldin eta izendapen arruntak badira (zuk aipatu dituzunak halakoak dira),
izen arrunt gisa mailegatzen dira, eta izen arruntak bezala deklinatzen
dira. Sendagai horiek izen komertziala ere izaten dute (adibidez, *erranitidina
*daukan sendagai bat *Zantac *da), eta izen komertzial horiek letra larriz
hasita idazten dira (deklinatzea beste kontu bat da, modeloekin gertatzen
den bezala espeziea eta espezimena nahastu egiten baitira: "Renault Clio
modeloa" batetik, baina, bestetik, "nire Clio*a* ["nire Clio auto*a*"
esaten ari gara] zurea baino zaharragoa da"). Alegia, "egunean bi Zantac
hartzeko esan dio sendagileak, gauean eta goizean, baina, gaur, goizeko
Zantac*a* ["Zantac pastilla" esaten ari gara] hartzea ahaztu zaio".

Bestalde, komeni da kontuan hartzea, mailegatzeko egokitzapen grafikoak
egiteko orduan, nondik abiatu. Hau da, badaezpada, ez bakarrik hartu
kontuan gaztelania. Adibidez, gaztelaniaz *levofloxacino *ikusita, pentsa
dezakegu euskaraz *lebofloxazino* dagokiola, baina, nire ustez, *lebofloxazina
*litzateke mailegu egokia, gaztelaniak erantsi dion azken "o" hori ez baita
erregularra (en: *levofloxacin*; fr: *lévofloxacine*; it: *levofloxacina*;
pt: *levofloxacina*). Oro har, sendagaien izenetan, ingelesez -eta, oro
har, hizkuntza germanikoetan- "-in" amaiera dena (alkaloideak izendatzeko
erabili ohi den atzizkia) "-ine" amaiera da frantsesez, "-ina" italieraz,
portugesez, portugesez eta gaztelaniaz, eta "-ina" egin ohi da euskaraz
(gogoratu, adibidez, *aspirina*rekin, nahiz eta, jatorriz, *Aspirina *izen
berezia izan). Hala gertatzen da "-idina", "-anina", "-alina",
"-inina"amaierekin.


*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>

a.mujika a bildua elhuyar.com

tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>

<http://www.elhuyar.org/EU/bazkidetza> Mezu honek, baita erantsitako
edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori
jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako
hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu
informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau
errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba
ezazu. Eskerrik asko.

2015-09-16 10:52 GMT+02:00 Ana Martin <ana a bildua emun.com>:

> Kaixo:
> medikuntzako testu batean omeprazol, ranitidina, levofloxacino eta
> horrelakoak daude.
> Horiek euskal formaz eta izen arrunt moduan deklinatu behar dira?
> Esaterako, omeprazolak kalte egin zion, edo erranitidina edo lebofloxazinoa
> eza zaio komeni...
> Begira aritu naiz eta irizpide desberdinak daudela ikusi dut
>
> --
>
>
>
>
> Ana Martin Urmeneta
>
> Itzultzailea
>
>
>
> Emun Koop. E., Uriburu 9, behea. 20500 Arrasate
>
> T: 943 711 847 | ana a bildua emun.com | *www.*emun <http://www.emun.eus/>*.eus*
>
>
>
> *Lege oharra: *mezu honek eta atxikita dituen dokumentuek isilpeko
> informazioa izan dezakete. Hori dela eta, hutsegite baten ondorioz jaso
> baduzu, jakin ezazu bertan dagoen informazioa ezkutukoa dela eta legeak
> galarazi egiten duela baimenik gabe erabiltzea. Beraz, eskertuko dizugu
> mezu hori bueltatu eta hutsegitea jakinarazten badiguzu. Ondoren, jasotakoa
> ezabatu mesedez.
>
> *>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada*
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150916/26971719/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago