[itzul] Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak kudeatuko du Euskalbar aurrerantzean

Saroi Jauregi Aiestaran s.jauregi a bildua elhuyar.com
Ast, Ira 17, 13:37:13, CEST 2015


Ia hamar urte igaro dira Juanan Pereirak Euskalbarren lehen bertsioa
<http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/> argitaratu zuenetik. Software
librea izanik, Juananen hasierako bertsioa beste hainbat euskaltzaleren
ekarpenak izaten hasi zen, eta ordutik, batez ere, Asier Sarasua
Garmendiaren eta Julen Ruiz Aizpururen eskuetan egon dira garapena eta
mantentze-lanak. Igor Leturia Azkarate Elhuyarreko lankideak ere parte
hartu izan du tarteka, batez ere Elhuyarren hiztegiei dagokien zatian.

Orain arteko bi mantentzaile nagusiek, Julen Ruizek eta Asier Sarasuak
pauso bat atzera egingo dute orain, eta Elhuyarreko Hizkuntza eta
Teknologia unitatea arduratuko da Euskalbarren kudeaketaz, Igor Leturia
buru dela.

Euskalbarren garapena software librearen filosofiari jarraituz egiten
jarraituko da. Kodea gordetzeko eta aldaketa berrietarako, GitHub gunea
erabiltzen jarraituko dugu <https://github.com/euskalbar/euskalbar>, eta
orain arte bezala, lagundu nahi duen edonoren ekarpenak (kode berria
idaztea, akatsak jakinaraztea eta zuzentzea, etab.) ongi etorriak izango
dira.

Euskalbar <http://euskalbar.eu/> baliabide oso erabilgarria da euskaraz
idazten duen edonorentzat, hiztegietan, corpusetan eta estilo liburuetan
bilaketak errazago eta azkarrago egiten laguntzen baitu. Dagoeneko 240.000
aldiz deskargatu da Mozillaren gehigarrien webgunetik
<https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/euskalbar/statistics/?last=30>,
eta gaur egun 8.000 erabiltzaile aktibo ditu.

*Saroi Jauregi Aiestaran *
KOMUNIKAZIO-ARDURADUNA[image:
https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>*s.jauregi a bildua elhuyar.com*
<s.jauregi a bildua elhuyar.com>
Tel.: 943363040 | luzp.: 214

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<http://www.elhuyar.org/EU/bazkidetza>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.


2015-09-16 14:03 GMT+02:00 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>:

> Aupa,
>
> Itzuliz Itzulpen Zerbitzua<itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi
> zuen (2015(e)ko irailak 13 19:21):
> >
> > Kaixo: nola ematen dituzue bi horiek?
> >
> > - Registro por login
> > - Login incorrecto
>
>
> Gehienetan 'login' aditz gisa agertzen da: 'hasi saioa'.
>
> Dena den adibide hauetan izena da eta kasu horietarako 'saio-hasiera'
> erabiltzen da. Erabiltzaile-izenaren eta pasahitzaren konbinazioa esan
> nahi du.
>
> Beste okasio batzuetan, 'login name' kasu, 'saioa hasteko izena'
> formara jo daiteke.
>
> Lehenengo adibidean, toki murriztapenik ez balego, argibidea ematera
> joko nuke. Hortaz:
>
> - 'Erabiltzaile-izen eta pasahitz bidezko erregistroa'
> - 'Saio-hasiera okerra'
>
>
> Julen.
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150917/905ef6d1/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago