[itzul] Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak kudeatuko du Euskalbar aurrerantzean

Ander Altuna-UEU a.altuna a bildua ueu.eus
Ast, Ira 17, 15:05:56, CEST 2015


Monumentu bana merezi dute.

og., 2015.eko iraren 17a 14:41(e)an, Gotzon Egia igorleak idatzi zuen:
>
>> Ia hamar urte igaro dira Juanan Pereirak Euskalbarren lehen bertsioa 
>> <http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/> argitaratu zuenetik. 
>> Software librea izanik, Juananen hasierako bertsioa beste hainbat 
>> euskaltzaleren ekarpenak izaten hasi zen, eta ordutik, batez ere, 
>> Asier Sarasua Garmendiaren eta Julen Ruiz Aizpururen eskuetan egon 
>> dira garapena eta mantentze-lanak. Igor Leturia Azkarate Elhuyarreko 
>> lankideak ere parte hartu izan du tarteka, batez ere Elhuyarren 
>> hiztegiei dagokien zatian.
>>
>> Orain arteko bi mantentzaile nagusiek, Julen Ruizek eta Asier 
>> Sarasuak pauso bat atzera egingo dute orain, eta Elhuyarreko 
>> Hizkuntza eta Teknologia unitatea arduratuko da Euskalbarren 
>> kudeaketaz, Igor Leturia buru dela.
>>
>
> Ez naiz aspertuko esaten Juanan Pereirak, Asier Sarasuak, Julen Ruizek 
> eta, hala dagokion neurrian, Igor Leturiak monumentu bana irabazia 
> dutela euskal itzultzaileen plazan. Zaila da pentsatu ere egitea lan 
> boluntario hutsak tresna eraginkorragorik sor dezakeenik. Esango nuke 
> euskal itzulpengintza modernoak bi aro ezagutzen dituela: Euskalbar 
> aurrekoa eta Euskalbar ostekoa.
>
> Elhuyarren ardurapean orain, bizi ahal bezain luzea opa diot Euskalbarri.
>
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.eus
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>
> ------------------------------------------------------------------------
> Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. 
> Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan 
> gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean 
> mantenduko dira.
>
> A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en 
> consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica 
> en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
>
> Gipuzkoan
>
> euskaraz bizi eta lan egiten dugu

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150917/2616a610/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago