[itzul] Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak kudeatuko du Euskalbar aurrerantzean

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.eus
Ast, Ira 17, 14:41:53, CEST 2015


Ia hamar urte igaro dira Juanan Pereirak Euskalbarren lehen bertsioa<http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/> argitaratu zuenetik. Software librea izanik, Juananen hasierako bertsioa beste hainbat euskaltzaleren ekarpenak izaten hasi zen, eta ordutik, batez ere, Asier Sarasua Garmendiaren eta Julen Ruiz Aizpururen eskuetan egon dira garapena eta mantentze-lanak. Igor Leturia Azkarate Elhuyarreko lankideak ere parte hartu izan du tarteka, batez ere Elhuyarren hiztegiei dagokien zatian.

Orain arteko bi mantentzaile nagusiek, Julen Ruizek eta Asier Sarasuak pauso bat atzera egingo dute orain, eta Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitatea arduratuko da Euskalbarren kudeaketaz, Igor Leturia buru dela.

Ez naiz aspertuko esaten Juanan Pereirak, Asier Sarasuak, Julen Ruizek eta, hala dagokion neurrian, Igor Leturiak monumentu bana irabazia dutela euskal itzultzaileen plazan. Zaila da pentsatu ere egitea lan boluntario hutsak tresna eraginkorragorik sor dezakeenik. Esango nuke euskal itzulpengintza modernoak bi aro ezagutzen dituela: Euskalbar aurrekoa eta Euskalbar ostekoa.

Elhuyarren ardurapean orain, bizi ahal bezain luzea opa diot Euskalbarri.

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus>
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W

________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.

A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.

Gipuzkoan

euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150917/698955a5/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago