[itzul] Cantos de sirena
    Amorrortu Amarica, Alberto 
    a-amorrortu a bildua ivap.eus
       
    Ost, Api 13, 08:18:26, CEST 2016
    
    
  
A! Patmos...
Aurelia Arcocha
 Goazen Patmos-eko ugartera
 legar xehea bil dezagun.
 Zato
 ugarte majikora
 itsas-hegi xurira
 eta
 etzan zaite
 eta
 begiak hetsirik
 entzun zazu
 itsasoaren marruma
 itsasoaren negarra
 eta
 urteen oihartzuna
 mendeen urratsa ...
 Zato
 goazen
 itsas-bazterrera
 Patmos-eko ugarte xurira
 itsas-lamien kantu eztia
 entzutera.
From: Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
Sent: asteazkena, 2016.eko apirilak 13 08:10
To: ItzuL
Subject: [itzul] Cantos de sirena
Egun on guztioi:
Ba al dakizue horren pareko esamolderik daukagun euskaraz?
Milesker!
Patricia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160413/eab0b416/attachment.html>
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago