[itzul] Historia eta istorio
maite darceles
mdarceles a bildua hobest.es
Or, Api 15, 09:00:33, CEST 2016
Nik bigarrenarkin, batez ere, “Historias de solidaridad del siglo XIX",
zalantza handiak dauzkat. Gazteleraz, hitz bera erabiltzen da fikziozkoa
izan ala benetako gertakaria izan, eta euskaraz ez. Eta bestalde, hitz
horren anbiguotasunak gazteleraz esanahi berezia eman diezaioke: istorio
arruntak dira, baina benetan gertatuak, eta, errege, gerra eta konkistez
hitz egiten diguten historiako liburuetan agertzen ez direnak, baina horien
historiatasuna aldarrikatu nahi delarik, edo behintzat istorio-historia
muga horretan mugitu. Baina, esaten nuen bezala, benetan zertaz ari den
jakin behar, agian fikziozko istorioak baino ez dira eta...
Maite Darceles mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
maitedarceles.blogspot.com [image: Facebook]
<http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
<https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
<http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
Scoop.It]
<http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
Hobest] <http://hobest.es>
Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko apirilak 15 07:59):
> Nik ere "istorio" jarriko nuke. "Historia = LA historia", ez? Adibidez:
> XX. mendeko historia, historia irakaslea...
>
> Asteburu on!
>
> Patricia
>
> erroteta<joseba a bildua erroteta.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> apirilak 14 19:03):
>
> Gehienetan nahiko garbi dago historiaren eta istorioaren arteko aldea.
>>
>> Baina beste batzuetan, nik, behintzat, ez dut hain argi. Uste dut kasu
>> gehienetan istorioak direla, baina batzuetan zalantzak izaten ditut.
>>
>> Adibidez:
>>
>> "San Sebastión, crisol de grandes historias”. “Historias” horiek
>> pertsonaiak, gertakariak… direnean.
>>
>> “Historias de solidaridad del siglo XIX.” (Istorioak, agian)
>>
>> “Punto de partida de historias conocidas fuera de nuestras fronteras”
>> (hemen ere istorio jarriko nuke)
>>
>> Aurretik eskerrak emanez.
>>
>> --
>> Beste barik
>>
>> Joseba Berriotxoa
>>
>> 946732769
>>
>> 656759537
>>
>>
>> *joseba a bildua erroteta.com <joseba a bildua erroteta.com>*
>> www.erroteta.com
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160415/e92a4460/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago