[itzul] 7 litro/egun ala 7 litro/eguna

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Ast, Abu 4, 09:33:25, CEST 2016


Zenbatzaile batekin erabiltzen direnean, mugagabean erabiltzen dira
unitateak, unitate bakunekin egiten dugun bezala.
Adibidez, "7 metro" eta ez "7 metroa" egiten dugu.
Gainerako unitateekin, berdin: "7 litro/egun", "7 kilometro/ordu"...
(Idazketaz ari gara. Beste kontu bat da hori nola irakurri behar den)

Oso testuinguru berezietan, mugatuan erabiltzen dira ("lehen aipatu
dizkizudan 7 metroak, orain, gehiago izango dira"). Horrelako kasu
berezietan, unitate konplexuek beste joskera bat dute:

"Donostiako eguneko 7 litroak gehiago izango dira Bilbon"
"Donostiako 7 litro/egun horiek gehiago izango dira Bilbon"

*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>


a.mujika a bildua elhuyar.com

tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

2016-08-04 9:06 GMT+02:00 Jon Arbizu <jarbizu a bildua traducci.com>:

> Kaixo, denoi:
>
> Zein da egokia?
>
> Bidenabar, nola bilatzen dira gauzak Itzulisten (ziur bainago noizbait
> aterako zela kontu hori)
>
> Jon
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160804/de2cd377/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago