[itzul] Ordena
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.com
Or, Abu 5, 18:29:36, CEST 2016
Barkatu, aurreko mezuan gauza bat idazten hasi eta erabat aldrebestu dut
esan nahi nuena:
Hau jarri dut:
<Hala ere, eraketari dagokionez, ez diot batere eragozpenik ikusten
"konoenbor" formari. Hau da, "sudurluze" gisako hitz-elkartea litzateke
("konoenborra" izenondoa litzateke, eta "kono-enborra", berriz, izena; hor
egon liteke, inon egotekotan, eragozpentxoa). Eta abantaila nagusia
izenondoa izatea da, eta ez izenlaguna. Hala, izenaren ondoren jartzekoa
denez, arindu egiten da izen-sintagmaren ezkerraldeko karga.>
Baina hau jarri behar nuen:
<Hala ere, eraketari dagokionez, "konoenbor" forma ez da ohiko
hitz-elkartea izenondoak sortzeko. Horretarako, "enborkoniko" litzateke
egokia. Hau da, "sudurluze" gisako hitz-elkartea litzateke ("enborkoniko"
izenondoa litzateke, eta "kono-enborra", berriz, izena). Eta abantaila
nagusia izenondoa izatea luke, eta ez izenlaguna. Hala, izenaren ondoren
jartzekoa denez, arindu egiten da izen-sintagmaren ezkerraldeko karga.>
Barkatu ostiral-arratsaldeko lapsusa.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
a.mujika a bildua elhuyar.com
tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2016-08-05 18:00 GMT+02:00 Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.com>
:
> Ingelesez, adibidez, "truncated cone-shaped" erabili ohi da ("tronconical"
> eta "troncoconical" ere ikusten da, baten bat, "tronconical" frantsesetik
> mailegatua, baina ez da ohikoa). Alegia, "kono hautsiaren formako"
> adjektibo konplexua erabiltzen dute, arazorik gabe.
>
> Nolanahi ere, "kono-enbor formako" erabili dut horixe delako matematikako
> testuetan erabili ohi den eta finkatutzat-edo jo daitekeen moldea, ez beste
> ezergatik.
>
> Hala ere, eraketari dagokionez, ez diot batere eragozpenik ikusten
> "konoenbor" formari. Hau da, "sudurluze" gisako hitz-elkartea litzateke
> ("konoenborra" izenondoa litzateke, eta "kono-enborra", berriz, izena; hor
> egon liteke, inon egotekotan, eragozpentxoa). Eta abantaila nagusia
> izenondoa izatea da, eta ez izenlaguna. Hala, izenaren ondoren jartzekoa
> denez, arindu egiten da izen-sintagmaren ezkerraldeko karga.
>
> Bestalde, "galbanizatuzko" idatzi dut (nahiz eta Euskaltermen bez agertu:
> "galbanizatu"), uvez, Euskaltzaindiaren osoko bilkurak erabakiak dituelako
> "galvanometro" eta "pila galvaniko" formak, uvez alegia (Fisikako
> Oinarrizko Lexikoa). Analogiaz eta koherentziaz, "galvanizatu" grafia
> erabili beharko da.
>
> Xabierrek esan duen moduan, pertsona-izen batetik eratorritako izenetan,
> jatorrizko grafia atxiki ohi da: *gaullista, fauvista*... (bada
> salbuespenen bat edo beste, normala denez, hala nola *frankista*).
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com
>
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
> [image:
> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
> 2016-08-05 16:48 GMT+02:00 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>:
>
>> Izenlagun-pilaketa larriagotzen duen arrazoia da gaztelaniazko
>> "troncocónico" adjektiboaren euskaratzaileek egoki jo dutela euskararako
>> espresio askoz astunago bat erabiltzea gaztelaniazkoa baino, Euskaltermek
>> erakusten duenez (agerpen bakarrean):
>>
>> troncocónico = kono-enbor formako
>>
>> Alegia, lehenbizi euskaraz izen bat ezerezetik bezala sorrarazi
>> dute ("forma") eta horri gero -KO atzizkia gehitu.
>>
>> Ohar bedi, ordea, "cónico" itzultzeko ez dutela mekanismo astuntzaile
>> hori erabili kasu bakarrean ere: zuzenean "koniko" ematen dute
>> (adibide-pila ikus daiteke Euskaltermen), ez "kono FORMAKO".
>>
>> Askoz ere logikoagoa eta euskararentzat mesedegarriagoa irudituko
>> litzaidake troncocónico = enborkoniko (hitz bakarrean) izatea.
>>
>> Hiztegigintzak horrela lagunduko balu, euskarazko itzulpena askoz
>> samurragoa litzateke:
>>
>> 5 metroko altuerako/altueradun altzairu galbanizatuzko zutabe enborkonikoa
>>
>> Ohar bat: Euskaltermek "b"-rekin dakar "galvanizado"ren euskal ordaina,
>> ez "v"rekin. Nolanahi ere, "v"rekin idazteko motibo dezente gehiagorik
>> (tira: motibo GUZTIAK, esango nuke) izan dezakegu, baldin eta Galvani
>> italiarraren abizenetik eratorritako hitza badugu. Baina hori beste
>> eztabaidagai bat da.
>>
>> Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi
>> zuen (2016(e)ko abuztuak 5 12:24):
>>
>> zutabea
>>> kono-enbor formako zutabea
>>> altzairu galvanizatuzko zutabea
>>> kono-enbor formako altzairu galvanizatuzko zutabea
>>> 5 metro altuko kono-enbor formako altzairu galvanizatuzko zutabea
>>> ----
>>> Izenlagun asko pilatu nahi ez badira, izenlagunen bat izenaren ondoren
>>> jar daiteke. Aukeran, ZEREZKO da, nik uste, errazen pasa daitekeena
>>> izenaren eskuinera (hor ditugu, kasu, Barbierren "zubi burdinazkoa" edo
>>> Lardizabalen "biotz burnizkoa").
>>>
>>> 5 metro altuko kono-enbor formako zutabe altzairu galvanizatuzkoa.
>>>
>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
>>> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
>>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
>>> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
>>> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>>
>>>
>>> a.mujika a bildua elhuyar.com
>>>
>>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>>> Zelai Haundi, 3
>>> Osinalde industrialdea
>>> 20170 Usurbil
>>>
>>> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>> [image:
>>> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>>
>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>>
>>> El 5 de agosto de 2016, 10:47, TRADUCCIONES <traducciones a bildua logikaline.com
>>> > escribió:
>>>
>>>> Kaixo:
>>>>
>>>> Columna troncoconica de acero galvanizado de 5 metros de altura.
>>>>
>>>> Duda: euskaraz zein da ordena materia-forma-altuera,
>>>> forma-materia-altuera,
>>>> altuera, materia-forma......?
>>>>
>>>> Luis mari
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160805/59554e85/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago