[itzul] euskararen desafektua

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Ast, Abe 1, 11:04:50, CET 2016


Esango nuke nahiko bat gatozela agertu ditugun iritzietan Gilen, Bittor, Amaia, Xabier eta ni. Iritzi-batasun hori labur azaltzen ere ausartuko naiz.

1. Euskaraz. galdegaia bada.

2. Galdegaia testuinguruak zehazten du (mintzagaia ere bai).

Nik beste ideia hauek erantsiko nituzke iritzi-batasuna hausteko beldurrik barik.

3. Galdegaia hainbat modutara agerrarazten da: posizioaren bidez, morfema bidez...

4. Testu-estilo batetik bestera, aldeak egon daitezke galdegaia agerrarazteko moduan.

Beharbada --hemen dator nire gogoeta--, ez dugu asmatu ideia horiek transmititzen eta, are txarrago dena, ez dugu behar bezala aztertu zelan jokatu testu-estilo bakoitzean.

Atzoko esaldietara itzulita, zer abantaila du (a)-k (b)-rekiko? Niretzat, bat ez.

(a) «Ekitaldia izango da abenduaren 3an, goizeko 11:30ean, Guggenheim Bilbao Museoko Auditoriumean».

(b) «Ekitaldia abenduaren 3an izango da, goizeko 11:30ean, Guggenheim Bilbao Museoko Auditoriumean».

Gaztelaniazko esamoldeetatik askatzea dela eta, ez dut ulertzen zergatik abiatu behar dugun beti gaztelaniatik, are gonbidapen soil bat euskaraz emateaz ari garenean ere.

(c) «Etortzekoa bazara, eskertuko dizugu baieztatzea 945 018 110 telefonoan edo helbide elektroniko honetan:  hps-sailburuordetza a bildua euskadi.eus».

Perpaus horretan, «etortzekoa bazara» ez da «eskertuko dizugu»-ren baldintza. «Eskertuko dizugu» horrek ez du inongo zentzurik. Hor, kortesiazko esamolde bat jarri beharko litzakete: «eskertuko genizuke...». Dena dela, nik honela ipiniko nuke:

(d) «Etortzekoa bazara, baieztatu, mesedez, 945 018 110 telefonoan edo helbide elektroniko honetan:  hps-sailburuordetza a bildua euskadi.eus».

Beharbada, baten batek nahiago du gaztelaniazko «le agradecemos» esamoldean katigatu, nahiz eta gaztelaniazko perpausa ere zakarrontzira botatzeko modukoa izan: «Le agradecemos con­firme su asistencia con antelación en el teléfono 945 018 110 o por correo electrónico:  hps-sailburuordetza a bildua euskadi.eus».


Asier Larrinaga Larrazabal


 
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161201/782f31cd/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago