[itzul] euskararen desafektua
Bittor Hidalgo
bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Ast, Abe 1, 14:54:18, CET 2016
Eskertzen dizut tonua, benetan, Asier.
Nik beste modu batera egingo dizkizut galderak.
Galdetzen duzu zer abantaila dukeen (a)-k (b)-rekiko?
Eta nik galdetuko dizut zuri espres zer abantaila dukeen zure ustez (b)-k (a)-rekiko, espainolezko balizko ordena baten kontrakoa izateaz beste.
(a) «Ekitaldia izango da abenduaren 3an, goizeko 11:30ean, Guggenheim Bilbao Museoko Auditoriumean».
(b) «Ekitaldia abenduaren 3an izango da, goizeko 11:30ean, Guggenheim Bilbao Museoko Auditoriumean».
Nolanahi, kontatuko dizut egia ‘unibertsal’ antzeko bat, bertsolari, narratzaile eta txiste kontalariek inork baino hobeto dakitena, eta da ‘eztenak’ bere eragina izan dezan amaieran behar duela. Eta horrek badu zerikusirik narratzaileon, hau da, hiztunon, idazleon, ekinarekin, ala ez?
Amaitzeko diozu ez duzula ulertzen zergatik abiatu behar dugun beti gaztelaniatik, are gonbidapen soil bat euskaraz emateaz ari garenean ere.
Baina itxura guztien arabera nik esango nuke zu bakarrik zarela espainolarekin kezkatzen ari dena. Besteok, espainola gorabehera, euskaraz komunikatzen ari gara, egokien iruditzen zaigun moduan, eta gure senak, gure euskal tradizioak erakusten diguten moduan.
Euskara ikasteko, euskaraz zentzuz egiteko, euskal tradizioari begiratu beharko diogu, ba, ezta? Euskal ahozko zein idatzizko tradizioari, ezta?
Ala espainolari begira segi behar dugu, justu honen kontrara egiteko?
Zein zentzu duke jokabide horrek?
Bittor
cid:image001.jpg a bildua 01CE9934.918E6320
Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
===========================cid:image002.jpg a bildua 01CE9934.918E6320
Bittor Hidalgo Eizagirre
Buztintxulo 72, behea
20015 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net <javascript:_e(%7b%7d,%20'cvml',%20'bittorhidalgo a bildua euskalnet.net');>
===========================cid:image003.jpg a bildua 01CE9934.918E6320
From: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus]
Sent: 2016(e)ko abenduak 1, osteguna 11:05
To: 'ItzuL'
Subject: Re: [itzul] euskararen desafektua
Esango nuke nahiko bat gatozela agertu ditugun iritzietan Gilen, Bittor, Amaia, Xabier eta ni. Iritzi-batasun hori labur azaltzen ere ausartuko naiz.
1. Euskaraz. galdegaia bada.
2. Galdegaia testuinguruak zehazten du (mintzagaia ere bai).
Nik beste ideia hauek erantsiko nituzke iritzi-batasuna hausteko beldurrik barik.
3. Galdegaia hainbat modutara agerrarazten da: posizioaren bidez, morfema bidez...
4. Testu-estilo batetik bestera, aldeak egon daitezke galdegaia agerrarazteko moduan.
Beharbada --hemen dator nire gogoeta--, ez dugu asmatu ideia horiek transmititzen eta, are txarrago dena, ez dugu behar bezala aztertu zelan jokatu testu-estilo bakoitzean.
Atzoko esaldietara itzulita, zer abantaila du (a)-k (b)-rekiko? Niretzat, bat ez.
(a) «Ekitaldia izango da abenduaren 3an, goizeko 11:30ean, Guggenheim Bilbao Museoko Auditoriumean».
(b) «Ekitaldia abenduaren 3an izango da, goizeko 11:30ean, Guggenheim Bilbao Museoko Auditoriumean».
Gaztelaniazko esamoldeetatik askatzea dela eta, ez dut ulertzen zergatik abiatu behar dugun beti gaztelaniatik, are gonbidapen soil bat euskaraz emateaz ari garenean ere.
(c) «Etortzekoa bazara, eskertuko dizugu baieztatzea 945 018 110 telefonoan edo helbide elektroniko honetan: hps-sailburuordetza a bildua euskadi.eus».
Perpaus horretan, «etortzekoa bazara» ez da «eskertuko dizugu»-ren baldintza. «Eskertuko dizugu» horrek ez du inongo zentzurik. Hor, kortesiazko esamolde bat jarri beharko litzakete: «eskertuko genizuke...». Dena dela, nik honela ipiniko nuke:
(d) «Etortzekoa bazara, baieztatu, mesedez, 945 018 110 telefonoan edo helbide elektroniko honetan: hps-sailburuordetza a bildua euskadi.eus».
Beharbada, baten batek nahiago du gaztelaniazko «le agradecemos» esamoldean katigatu, nahiz eta gaztelaniazko perpausa ere zakarrontzira botatzeko modukoa izan: «Le agradecemos confirme su asistencia con antelación en el teléfono 945 018 110 o por correo electrónico: hps-sailburuordetza a bildua euskadi.eus».
Asier Larrinaga Larrazabal
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/> Bidaltzaileak irudia kendu du.
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/> Bidaltzaileak irudia kendu du.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161201/dd475be9/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161201/dd475be9/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161201/dd475be9/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161201/dd475be9/attachment-0002.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161201/dd475be9/attachment-0003.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago