[itzul] "Con... sumo gusto, Basauri"
Pedro Mari Etxezarraga
agarralde a bildua gmail.com
Or, Abe 2, 15:17:38, CET 2016
Gehitxoago pentatuta, ez dakit con sumo gusto horren adiera egokia hautatu
dudan ala ez. Zeuk ikusiko..
2016 abe. 2 15:11 erabiltzaileak hau idatzi du ("Pedro Mari Etxezarraga" <
agarralde a bildua gmail.com>):
> Norbaitek jan, lan eta beste haibat guza gogotsu egiten ditunean esan
> daroagu "ganso dabil hori"; horren haritik honako zeozer esango nuke nik:
> .....ganoso eta pozarrren, Basauri.
>
> 2016 abe. 2 15:03 erabiltzaileak hau idatzi du ("Magdalena Gazda" <
> mgazda75 a bildua gmail.com>):
>
>> Kaixo, Patricia:
>>
>> Hona nire proposamenak:
>>
>>
>>
>>
>> *Gehiegizko kontsumorik ez, atseginez.Erosi ere, neurriz, atsegin
>> handiz!Neurriz erosi, neurrigabe gozatuNeurriz erositakoa gogokoagoa*
>>
>> Magda
>>
>>
>>
>> LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.eus> igorleak hau
>> idatzi zuen (2016(e)ko abenduak 2 12:38):
>>
>>>
>>>
>>> Publizitateko hitz-joko horiek, nire iritziz, desafekzioa ez ezik,
>>> frustrazioa ere eragin dezakete, euskaraz ondo bideratzen ez badira.
>>>
>>>
>>>
>>> Horrek esan nahi du, niretzat, hitz jokotik aldentzea (kasualitatez
>>> euskaraz pareko bat aurkitzen ez bada, behintzat). Uste dut nahiko
>>> (gogobetegarria) izaten dela ideia nagusia jasotzen duen esaldi bat ematea.
>>> Kasu honetan, «gozatu kontsumo arduratsuaz» edo antzeko zerbait.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Asier Larrinaga Larrazabal
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> *From:* Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
>>> *Sent:* ostirala, 02 de abendua de 2016 09:33
>>> *To:* ItzuL
>>> *Subject:* [itzul] "Con... sumo gusto, Basauri"
>>>
>>>
>>>
>>> Kaixo guztioi:
>>>
>>> Zaharrak berri.
>>>
>>> Herriko talde ekologista batek kontsumo arduratsu eta hurbilekoaren
>>> inguruko kanpaina abiarazi du, eta goian adierazitako hori da gaztelaniazko
>>> leloa.
>>>
>>> Eta hemen gaude, gaztelaniaz ederto funtzionatzen duen esaldi hori
>>> euskarara ekartzeko saiakera antzuetan, erabat etsita... Gaztelaniazkotik
>>> aldenduta ere, euskarazko esaldirik ezin asmatu gabiltza...
>>>
>>> Ez dakit loturarik duen ala ez, baina, lehengoan, Asierrek
>>> desafekzioaren kontua aipatu zuenean, egoera hau etorri zitzaidan burura,
>>> hain zuzen ere. Ez da kontu bera, baina lotura badu, nire ustez. Sarri,
>>> "gaztelaniazkotik aldentzea" baino, hasiera-hasieratik euskaraz ere
>>> pentsatu beharko lirateke kanpainak, leloak, eta abar...
>>>
>>> Bota dut purrustadatxoa!
>>>
>>> Norbaitek laguntzerik bai?
>>>
>>> Milesker!
>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161202/42319c3d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago