[itzul] "Con... sumo gusto, Basauri"

Pedro Mari Etxezarraga agarralde a bildua gmail.com
Or, Abe 2, 15:11:26, CET 2016


Norbaitek jan, lan eta beste haibat guza gogotsu egiten ditunean esan
daroagu "ganso dabil hori"; horren haritik honako zeozer esango nuke nik:
.....ganoso eta pozarrren, Basauri.

2016 abe. 2 15:03 erabiltzaileak hau idatzi du ("Magdalena Gazda" <
mgazda75 a bildua gmail.com>):

> Kaixo, Patricia:
>
> Hona nire proposamenak:
>
>
>
>
> *Gehiegizko kontsumorik ez, atseginez.Erosi ere, neurriz, atsegin
> handiz!Neurriz erosi, neurrigabe gozatuNeurriz erositakoa gogokoagoa*
>
> Magda
>
>
>
> LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.eus> igorleak hau idatzi
> zuen (2016(e)ko abenduak 2 12:38):
>
>>
>>
>> Publizitateko hitz-joko horiek, nire iritziz, desafekzioa ez ezik,
>> frustrazioa ere eragin dezakete, euskaraz ondo bideratzen ez badira.
>>
>>
>>
>> Horrek esan nahi du, niretzat, hitz jokotik aldentzea (kasualitatez
>> euskaraz pareko bat aurkitzen ez bada, behintzat). Uste dut nahiko
>> (gogobetegarria) izaten dela ideia nagusia jasotzen duen esaldi bat ematea.
>> Kasu honetan, «gozatu kontsumo arduratsuaz» edo antzeko zerbait.
>>
>>
>>
>>
>>
>> Asier Larrinaga Larrazabal
>>
>>
>>
>>
>>
>> *From:* Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
>> *Sent:* ostirala, 02 de abendua de 2016 09:33
>> *To:* ItzuL
>> *Subject:* [itzul] "Con... sumo gusto, Basauri"
>>
>>
>>
>> Kaixo guztioi:
>>
>> Zaharrak berri.
>>
>> Herriko talde ekologista batek kontsumo arduratsu eta hurbilekoaren
>> inguruko kanpaina abiarazi du, eta goian adierazitako hori da gaztelaniazko
>> leloa.
>>
>> Eta hemen gaude, gaztelaniaz ederto funtzionatzen duen esaldi hori
>> euskarara ekartzeko saiakera antzuetan, erabat etsita... Gaztelaniazkotik
>> aldenduta ere, euskarazko esaldirik ezin asmatu gabiltza...
>>
>> Ez dakit loturarik duen ala ez, baina, lehengoan, Asierrek desafekzioaren
>> kontua aipatu zuenean, egoera hau etorri zitzaidan burura, hain zuzen ere.
>> Ez da kontu bera, baina lotura badu, nire ustez. Sarri, "gaztelaniazkotik
>> aldentzea" baino, hasiera-hasieratik euskaraz ere pentsatu beharko lirateke
>> kanpainak, leloak, eta abar...
>>
>> Bota dut purrustadatxoa!
>>
>> Norbaitek laguntzerik bai?
>>
>> Milesker!
>>   <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161202/59eea446/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago