[itzul] "Con... sumo gusto, Basauri"
Gilen Mejuto
gilenmejuto a bildua gmail.com
Iga, Abe 4, 21:36:57, CET 2016
Eguberriko kanpaina da? Hala izatera, honelako zerbait esan liteke:
Eguberrietan/Gabonetan (ere)... kontsumo on!
Edo, beste barik:
Kontsumo on!
On Dec 4, 2016 9:07 PM, "Patricia Jorge Kuartango" <kuartango a bildua gmail.com>
wrote:
> Zuek bai zuek, itzulsortzaile apartak!
>
> Proposamenak lankideekin aztertu, eta hautatuko dugu bat.
>
> Milesker, benetan!
>
> Patricia
>
> El 2/12/2016 18:06, "Juan Garzia Garmendia" <juangarzia a bildua gmail.com>
> escribió:
>
>> Guztiz ados Asierrekin.
>>
>> Hala ere, aldartearen arabera, irtenbidea azpitik bilatu beharrean,
>> sasitik laino, gainetik zertzeko tentazioa izan izan dut nik, bai eta
>> gustura hartan erori bete-betean inoiz. Tentazioa, alegia, plus bat emateko
>> irakurle elebidunari, irribarregarri, eta mingaina ateratzeko pub-lizistoi.
>>
>> Esate baterako:
>>
>> Eros, [Gabonak datoz:]
>> eman guri poz:
>> Basaurin gagoz
>>
>> LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.eus> igorleak hau
>> idatzi zuen (2016(e)ko abenduak 2 04:38):
>>
>>>
>>>
>>> Publizitateko hitz-joko horiek, nire iritziz, desafekzioa ez ezik,
>>> frustrazioa ere eragin dezakete, euskaraz ondo bideratzen ez badira.
>>>
>>>
>>>
>>> Horrek esan nahi du, niretzat, hitz jokotik aldentzea (kasualitatez
>>> euskaraz pareko bat aurkitzen ez bada, behintzat). Uste dut nahiko
>>> (gogobetegarria) izaten dela ideia nagusia jasotzen duen esaldi bat ematea.
>>> Kasu honetan, «gozatu kontsumo arduratsuaz» edo antzeko zerbait.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Asier Larrinaga Larrazabal
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> *From:* Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
>>> *Sent:* ostirala, 02 de abendua de 2016 09:33
>>> *To:* ItzuL
>>> *Subject:* [itzul] "Con... sumo gusto, Basauri"
>>>
>>>
>>>
>>> Kaixo guztioi:
>>>
>>> Zaharrak berri.
>>>
>>> Herriko talde ekologista batek kontsumo arduratsu eta hurbilekoaren
>>> inguruko kanpaina abiarazi du, eta goian adierazitako hori da gaztelaniazko
>>> leloa.
>>>
>>> Eta hemen gaude, gaztelaniaz ederto funtzionatzen duen esaldi hori
>>> euskarara ekartzeko saiakera antzuetan, erabat etsita... Gaztelaniazkotik
>>> aldenduta ere, euskarazko esaldirik ezin asmatu gabiltza...
>>>
>>> Ez dakit loturarik duen ala ez, baina, lehengoan, Asierrek
>>> desafekzioaren kontua aipatu zuenean, egoera hau etorri zitzaidan burura,
>>> hain zuzen ere. Ez da kontu bera, baina lotura badu, nire ustez. Sarri,
>>> "gaztelaniazkotik aldentzea" baino, hasiera-hasieratik euskaraz ere
>>> pentsatu beharko lirateke kanpainak, leloak, eta abar...
>>>
>>> Bota dut purrustadatxoa!
>>>
>>> Norbaitek laguntzerik bai?
>>>
>>> Milesker!
>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161204/5bfbee9e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago