[itzul] "Con... sumo gusto, Basauri"
Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)
ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
Al, Abe 5, 09:27:41, CET 2016
Gustu ez da gastu / Gustua ez da gastua
Gustuko gastuan, nekerik ez
Hortxe beste aukera batzuk, gustu handiz emanak.
Ander Irizar
________________________________
Nork: Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: domingo, 04 de diciembre de 2016 21:05
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] "Con... sumo gusto, Basauri"
Zuek bai zuek, itzulsortzaile apartak!
Proposamenak lankideekin aztertu, eta hautatuko dugu bat.
Milesker, benetan!
Patricia
El 2/12/2016 18:06, "Juan Garzia Garmendia" <juangarzia a bildua gmail.com<mailto:juangarzia a bildua gmail.com>> escribió:
Guztiz ados Asierrekin.
Hala ere, aldartearen arabera, irtenbidea azpitik bilatu beharrean, sasitik laino, gainetik zertzeko tentazioa izan izan dut nik, bai eta gustura hartan erori bete-betean inoiz. Tentazioa, alegia, plus bat emateko irakurle elebidunari, irribarregarri, eta mingaina ateratzeko pub-lizistoi.
Esate baterako:
Eros, [Gabonak datoz:]
eman guri poz:
Basaurin gagoz
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.eus<mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus>> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko abenduak 2 04:38):
Publizitateko hitz-joko horiek, nire iritziz, desafekzioa ez ezik, frustrazioa ere eragin dezakete, euskaraz ondo bideratzen ez badira.
Horrek esan nahi du, niretzat, hitz jokotik aldentzea (kasualitatez euskaraz pareko bat aurkitzen ez bada, behintzat). Uste dut nahiko (gogobetegarria) izaten dela ideia nagusia jasotzen duen esaldi bat ematea. Kasu honetan, «gozatu kontsumo arduratsuaz» edo antzeko zerbait.
Asier Larrinaga Larrazabal
From: Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com<mailto:kuartango a bildua gmail.com>]
Sent: ostirala, 02 de abendua de 2016 09:33
To: ItzuL
Subject: [itzul] "Con... sumo gusto, Basauri"
Kaixo guztioi:
Zaharrak berri.
Herriko talde ekologista batek kontsumo arduratsu eta hurbilekoaren inguruko kanpaina abiarazi du, eta goian adierazitako hori da gaztelaniazko leloa.
Eta hemen gaude, gaztelaniaz ederto funtzionatzen duen esaldi hori euskarara ekartzeko saiakera antzuetan, erabat etsita... Gaztelaniazkotik aldenduta ere, euskarazko esaldirik ezin asmatu gabiltza...
Ez dakit loturarik duen ala ez, baina, lehengoan, Asierrek desafekzioaren kontua aipatu zuenean, egoera hau etorri zitzaidan burura, hain zuzen ere. Ez da kontu bera, baina lotura badu, nire ustez. Sarri, "gaztelaniazkotik aldentzea" baino, hasiera-hasieratik euskaraz ere pentsatu beharko lirateke kanpainak, leloak, eta abar...
Bota dut purrustadatxoa!
Norbaitek laguntzerik bai?
Milesker!
[http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
[http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161205/f2a28768/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago