[itzul] Doblar la esquina

Josu Garate Golmayo josugarate a bildua gmail.com
Ost, Abe 14, 15:09:38, CET 2016


Mila esker, guztioi.
Azkenean "oztopoak inguratu/gainditu" erabiliko dudala uste dut.




<aldee a bildua aldee.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko abenduak 14 14:48):

> Bai,
> Azkenik kotxez joango naiz.
> Autobusez ez dut modurik ikusten.
> Mapa ikasten ari naiz.
> Itzultzea errazago izango da.
> Bihar 5:30etan bulegoan.
> Bihar arte
>
>
> On 2016(e)ko abenduak 14 14:31:19 (CET), "Rezola Clemente, Martín"
> <martin-rezola a bildua ivap.eus> wrote:
>>
>> Sarean “oztopoak” “inguratu” eta “difrakzioa” galdetuta, adibide mordoxka
>> aurkituko dituzu. Honen modukoak:
>>
>>
>>
>> “Uhinek oztopoak inguratu eta gainditu egin ditzakete eta irekigune
>> txikietatik ere pasa daitezke: hauxe da Difrakzioa.”
>>
>>
>>
>> Nik hori aukeratuko nuke: “oztopoak inguratu/gainditu”.
>>
>>
>>
>> Martin
>>
>>
>>
>> *From:* imanol salegi [mailto:isuuis a bildua gmail.com]
>> *Sent:* asteartea, 2016.eko abenduak 13 17:57
>> *To:* ItzuL
>> *Subject:* Re: [itzul] Doblar la esquina
>>
>>
>>
>> Oztopoak gainditzean aldatu egiten dela esateak ez dik grazia handirik,
>> baina agian zuzenagoa duk. Zer irizten diok honi?
>>
>> Soinua islatu egin daiteke edota oztopoak gaindi ditzake.
>>
>>
>>
>>
>> Josu Garate Golmayo<josugarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko abenduak 13 17:13):
>>
>> Uste dut gehiago esatea komeni dela.
>>
>>
>>
>> imanol salegi<isuuis a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>> abenduak 13 17:04):
>>
>>
>>
>> Balio al dik norabidea alda dezakeela esateak? Edo hori baino
>> gehiago/gutxiago esatea komeni zaik?
>>
>>
>>
>> Josu Garate Golmayo<josugarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko abenduak 13 16:56):
>>
>>
>>
>> Kaixo, itzulkideok.
>>
>> Zuen laguntzaren eske nator.
>>
>> Fisikako testu batean hauxe agertu zait, difrakzio fenomenoari buruz ari
>> dela:
>>
>> "El sonido puede reflejarse o doblar esquinas".
>>
>> Ez zait bururatzen nola eman "doblar esquinas" hori euskaraz.
>>
>> Laguntzerik bai?
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161214/20fe5ff9/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago