[itzul] unary rating

Xabier Artola Zubillaga xabier.artola a bildua ehu.eus
Or, Ots 5, 13:31:37, CET 2016


Kaixo:

Joan den ekainean, behean doan galdera zerrendaratu nuen (berridatzi egin 
dut orain, hobeto azaltzearren), arrakasta handirik gabe. Ea oraingoan 
baten bati bururatzen zaion zerbait.

Eskerrik asko,

Xabier.

======================================================

Nola eman "unary rating" terminoa euskaraz?

Facebook-eko "I like it" bezalako balorazio-mekanismoari esaten zaio
"unary rating" ingelesez, balio bakarreko balorazioa egiteko aukera ematen
baitu: zerbait gustatzen zaigula esatea da aukera bakarra (edo gustatzen 
zaigula esaten dugu, edo ez dugu ezer esaten, ez dago beste aukerarik).

"Binary rating", berriz, bi aukera ditugunean litzateke: hatz lodia 
gorantz edo beherantz aukeratzea daukagunean, esate baterako. "Five-star 
rating", zerbaiti buruzko gure iritzia emateko bost izar aurkezten 
zaizkigunean litzateke: hautatutako izarren kopuruak adierazten du 
zenbateraino gustatzen zaigun edo noraino gauden ados zerbait horrekin. 
Eta abar.

Eskerrik asko,

Xabier.

======================================================

---
This email has been checked for viruses by Avast antivirus software.
https://www.avast.com/antivirus





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago