[itzul] ¿Comunidad Autónoma de Euskadi?
Agirre Garai, Jon
jon-agirre a bildua euskadi.eus
Ost, Ots 10, 17:43:00, CET 2016
Ez dago ofizialik. Sailburu, zuzendari... bakoitzaren sentiberatasuna izan liteke. Baina ofizial bakarra Albertok esan duena da, hau da, autonomia erkidegoaren izen propioak Euskadi eta País Vasco direla gaztelaniaz eta Euskadi eta Euskal Herria euskaraz. Hori da ofizial bakarra. 'Comunidad autónoma' generikoa eta 'Euskadi / País Vasco' izen propioa elkartu eta lotura egitea librea da. Ez dago inon ofizialduta.
Euskaltzaindiak "Nafarroako Foru Erkidegoa" eta "Euskal Autonomia Erkidegoa" arautu zituenean (45. arauan), euskarazkoaren baliokidetzat edo, hainbeste zabaldu zen 'Comunidad Autónoma Vasca'. Orain badirudi konnotazioren bat baduela "...de Euskadi" edo "...del País Vasco" jartzeak, baina ezin dizut esan zein. Nolanahi ere, txandako politikariaren sentiberatasunak (edo belarriak) zerikusia baduela uste dut. Gure zuzendaritzan, esate baterako, "...de Euskadi" dabil, besteak guztiz baztertu ez badira ere.
Berdin utzi zaitut, kar-kar.
Jon
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160210/5e700dd0/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160210/5e700dd0/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago