[itzul] ¿Comunidad Autónoma de Euskadi?

"IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki" iibanez a bildua gipuzkoa.eus
Ast, Ots 11, 09:25:19, CET 2016


Mila esker, baita ere, Imanoli, Veronicari eta Joni, horren azalpen xehe eta ulerterrazengatik.

Azken batean, zera gertatu zait: ustekabea hartu dudala, modu bakarra zebilela uste nuelako (hasierako mezuan nioenez, eta, "Euskadi-País Vasco-Vasca" terminoen erabilerari buruzko eztabaida eternoa berpizteko asmorik gabe, antzemango zenutenez), baina garbi dago orain ere "ustea erdi ustel" gertatu zaidala.

Ez neukan dokumentazio guztia arakatuta, noski, eta horrexegatik ere galdetu nuen, eta zuek primeran erantzun didazue, han-hemenkako dokumentazioaren berri zehatza emanez, baita jokatzeko aholkuak ere.

Beraz,

"Euskadi" nahiz "País Vasco", alde batetik (ofizialak-edo, eta gustuen araberako erabilera), eta "Vasca", bestetik (euskarazko terminoaren itzulpena, eta Euskalterm).

Gero arte!



Iñaki



________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.

A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.

Gipuzkoan

euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160211/d55bf4af/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago