[itzul] Zalantza
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.com
Lar, Ots 27, 21:38:23, CET 2016
Gaztelaniaz, “proporcional” adjektiboa da; eta, “inversamente” adberbioaz
kalifikatuta, “inversamente proporcional” adjektibo-sintagma sortzen da.
Askotan, hala erabiltzen da:
“A es inversamente proporcional a B”
Adjektibo-sintagma euskaratzeko, “alderantziz proportzional” erabiltzen da:
“A B-rekiko alderantziz proportzionala da”.
Kasu honetan, berriz, ez dugu adjektibo-sintagma bat, adberbio-sintagma bat
baizik:
“de manera inversamente proporcional”.
Beraz, hori euskaratzeko, “alderantziz proportzional” adjektiboa barnean
duen adberbio-sintagma bat beharko dugu. “proportzional” adjektiboa
besterik izango ez bagenu, “proportzionalki” adizlaguna sortuko genuke
eratorpenaz baliatuta, baina ezin dugu hori hain lasai egin: “alderantziz”
adizlaguna egokia da “proportzional” adjektiboa kalifikatzeko, baina, nire
ustez, ez da egokia “proportzionalki” adizlaguna kalifikatzeko (Googlen
bilatuta, dena dela, ikusten dira adibide gutxi batzuk).
Alegia, adizlagun-mota guztiek ez dute balio beste adizlagunen
kalifikatzaile edo graduatzaile izateko, badira murriztapen sintaktiko
batzuk horretarako; hau da, adizlagun guztiak ez dira “oso” adizlagunaren
eta haren kidekoen parekoak: “oso proportzionalki” normala izan daiteke,
baina “alderantziz proportzionalki” ez, nire ustez (ezta, adibidez,
“zuzenki proportzionalki” ere).
Beste aukerarik ez bagenu, beharrezkoa gerta liteke hizkuntza behartzea eta
“alderantziz proportzionalki” gisakoak baliatzea. Baina ez da hori kasua.
Horregatik, “alderantziz proportzional” adjektiboari izen bat bilatu
beharko diogu, eta, hortik, adizlaguna sortu:
“modu/era/... alderantziz proportzionalean”
Hala erabili ohi da testu teknikoetan. Adibidez:
(...) *Karbohidratoen metabolismoa, berriz, modu alderantziz
proportzionalean handituko da*.
(...) *ioien arteko distantziarekiko era alderantziz proportzionalean
aldatzen dira*.
Azken batean, antzeko zerbait gertatzen da gaztelaniaz ere. Ez da
“inversamente proporcionalmente” egiten, teorikoki posible bada ere. Hori
ez dut nik esaten, RAEk esaten du bere gramatikan:
(...) Los cuantificadores de grado que modifican a los adverbios pueden ser
otros adverbios (*muy bien*) o grupos nominales (*dos horas después, varios
metros delante de la casa*). Con ciertos adverbios, sin embargo, la
formación de estas secuencias presenta más dificultades. Por ejemplo, se
tiende a evitar la concurrencia de dos adverbios en -*mente* (...)
*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
a.mujika a bildua elhuyar.com
tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2016-02-27 19:11 GMT+01:00 Juan Luis <jlfergut a bildua gmail.com>:
> Eguia erran, hunelaco possibilitatean ere pensatu nuen lehengoan, Elhuyar
> hizteguiac dioenaren harirat:
>
> http://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/proporcional
>
> 'de manera inversamente proporcional' => manera alderanciz proportionalean
>
> ceina batuaren graphian den, jaquina:
>
> manera alderantziz proportzionalean
>
> Adeitassunez,
>
> Juan Luis
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160227/150fbb6a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago