[itzul] Zalantza

Josu jzabaleta a bildua euskalnet.net
Lar, Ots 27, 22:36:02, CET 2016


Alfontsoren arrazoibide berari jarraituta, “alderantzizko proportzioan” ez litzateke batere desegokia, proportzioAN berak modu edo era adieraz dezakeenez. Eta era berean “proportzio zuzena du” (zerbaitekin) edo “alderantzizko proportzioa du”…

Josu
jzabaleta a bildua euskalnet.net



El 27/02/2016, a las 21:38, Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.com> escribió:

> Gaztelaniaz, “proporcional” adjektiboa da; eta, “inversamente” adberbioaz kalifikatuta, “inversamente proporcional” adjektibo-sintagma sortzen da. Askotan, hala erabiltzen da:
> 
> “A es inversamente proporcional a B”
> 
> 
> 
> Adjektibo-sintagma euskaratzeko, “alderantziz proportzional” erabiltzen da:
> 
> “A B-rekiko alderantziz proportzionala da”.
> 
> 
> 
> Kasu honetan, berriz, ez dugu adjektibo-sintagma bat, adberbio-sintagma bat baizik:
> 
> “de manera inversamente proporcional”.
> 
> 
> 
> Beraz, hori euskaratzeko, “alderantziz proportzional” adjektiboa barnean duen adberbio-sintagma bat beharko dugu. “proportzional” adjektiboa besterik izango ez bagenu, “proportzionalki” adizlaguna sortuko genuke eratorpenaz baliatuta, baina ezin dugu hori hain lasai egin: “alderantziz” adizlaguna egokia da “proportzional” adjektiboa kalifikatzeko, baina, nire ustez, ez da egokia “proportzionalki” adizlaguna kalifikatzeko (Googlen bilatuta, dena dela, ikusten dira adibide gutxi batzuk).
> 
> 
> 
> Alegia, adizlagun-mota guztiek ez dute balio beste adizlagunen kalifikatzaile edo graduatzaile izateko, badira murriztapen sintaktiko batzuk horretarako; hau da, adizlagun guztiak ez dira “oso” adizlagunaren eta haren kidekoen parekoak: “oso proportzionalki” normala izan daiteke, baina “alderantziz proportzionalki” ez, nire ustez (ezta, adibidez, “zuzenki proportzionalki” ere).
> 
> 
> 
> Beste aukerarik ez bagenu, beharrezkoa gerta liteke hizkuntza behartzea eta “alderantziz proportzionalki” gisakoak baliatzea. Baina ez da hori kasua. Horregatik, “alderantziz proportzional” adjektiboari izen bat bilatu beharko diogu, eta, hortik, adizlaguna sortu:
> 
> “modu/era/... alderantziz proportzionalean”
> 
> 
> 
> Hala erabili ohi da testu teknikoetan. Adibidez:
> 
> (...) Karbohidratoen metabolismoa, berriz, modu alderantziz proportzionalean handituko da.
> 
>  (...) ioien arteko distantziarekiko era alderantziz proportzionalean aldatzen dira.
> 
> 
> 
> Azken batean, antzeko zerbait gertatzen da gaztelaniaz ere. Ez da “inversamente proporcionalmente” egiten, teorikoki posible bada ere. Hori ez dut nik esaten, RAEk esaten du bere gramatikan:
> 
> (...) Los cuantificadores de grado que modifican a los adverbios pueden ser otros adverbios (muy bien) o grupos nominales (dos horas después, varios metros delante de la casa). Con ciertos adverbios, sin embargo, la formación de estas secuencias presenta más dificultades. Por ejemplo, se tiende a evitar la concurrencia de dos adverbios en -mente (...)
> 
> Alfontso Mujika Etxeberria 
> 
> 
>    
> a.mujika a bildua elhuyar.com
> 
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
> 
> Zelai Haundi, 3 
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil 
> 
> www.elhuyar.eus
> 
> 
> 
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera  debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> 
> 2016-02-27 19:11 GMT+01:00 Juan Luis <jlfergut a bildua gmail.com>:
> Eguia erran, hunelaco possibilitatean ere pensatu nuen lehengoan, Elhuyar hizteguiac dioenaren harirat:
> 
> http://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/proporcional
> 
> 'de manera inversamente proporcional' => manera alderanciz proportionalean
> 
> ceina batuaren graphian den, jaquina:
> 
> manera alderantziz proportzionalean
> 
> Adeitassunez,
> 
> Juan Luis
> 





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago