[itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
As, Urt 5, 17:14:10, CET 2016


Kaixo, Laxaro:

Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordean ere erabili zen gaia zeharka , eta
garbi geratu da, ustez, "igandea arte" "igande(r)a arte" ahoskatzeko modu
bat baino ez dela. Izan ere, bestela, "hurrengo igandia arte" liokete
hiztun askok, eta ez da halakorik noski?

Aukerako aldaerak, beraz, hauek dirateke idatzian:

-(hurrengo) igande arte (ekialdeko forma)
-(hurrengo) igandera arte (mendebaldeko forma)

Hurren(gora) arte. Segi bizkor.

ALBERDI GOROSTIAGA, ANDRES MARIA<andresalberdi a bildua irakasle.net> igorleak hau
idatzi zuen (2016(e)ko urtarrilak 5 12:53):

> Euskaltzaindiak araurik ez. Horrenbestez, ikus EIMAren "Morfosintaxiaren
> inguruko zalantzak eta argibideak", 177. or.
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: Laxaro [mailto:laxaro a bildua gmail.com]
> Bidaltze-data: ig., 2016/01/03 16:47
> Nori: ITZUL
> Gaia: [itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean
>
> Arratsalde on!
> Goiko bi horien artean ba al dago inolako araurik, bata zein bestea
> hobesteko?
>
> --
> Laxaro
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160105/12039e2b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago