[itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean
Laxaro
laxaro a bildua gmail.com
As, Urt 5, 19:03:45, CET 2016
Eskerrik asko Joan.
Beraz, bakoitzak erabil dezala gogoena, hau da biak ondo.
Izan untsa.
El 05/01/2016 17:16, "Juan Garzia Garmendia" <juangarzia a bildua gmail.com>
escribió:
> Kaixo, Laxaro:
>
> Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordean ere erabili zen gaia zeharka , eta
> garbi geratu da, ustez, "igandea arte" "igande(r)a arte" ahoskatzeko modu
> bat baino ez dela. Izan ere, bestela, "hurrengo igandia arte" liokete
> hiztun askok, eta ez da halakorik noski?
>
> Aukerako aldaerak, beraz, hauek dirateke idatzian:
>
> -(hurrengo) igande arte (ekialdeko forma)
> -(hurrengo) igandera arte (mendebaldeko forma)
>
> Hurren(gora) arte. Segi bizkor.
>
> ALBERDI GOROSTIAGA, ANDRES MARIA<andresalberdi a bildua irakasle.net> igorleak hau
> idatzi zuen (2016(e)ko urtarrilak 5 12:53):
>
>> Euskaltzaindiak araurik ez. Horrenbestez, ikus EIMAren "Morfosintaxiaren
>> inguruko zalantzak eta argibideak", 177. or.
>>
>>
>> -----Jatorrizko mezua-----
>> Nork: Laxaro [mailto:laxaro a bildua gmail.com]
>> Bidaltze-data: ig., 2016/01/03 16:47
>> Nori: ITZUL
>> Gaia: [itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean
>>
>> Arratsalde on!
>> Goiko bi horien artean ba al dago inolako araurik, bata zein bestea
>> hobesteko?
>>
>> --
>> Laxaro
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160105/d7a25290/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago