[itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Ast, Urt 7, 11:26:39, CET 2016


Nire mezuetan azpimarratu nahi nuena da badirela datuak "arratsaldea arte" egitura "arratsaldera arte" egituraren eratorritzat jotzen duen analisia berrikustea eskatzen dutenak. Funtsean, bi dira datu-multzoak:

- "Gabonak arte", "datorren hileko lehen egunak arte" erakoak. Baliteke analogiaz sortuak izatea.

- Orduak: "arratsaldeko bostak arte". Ereduzko Prosa Gaurreko datuen arabera, sistematikoa da "Xak arte" eredua, eta "Xetara arte" eredua ez da existitzen.

Bigarren multzo hori pisuzko argudioa iruditzen zait "IZENA-artikulua ARTE" egituraren "jatortasuna" berriro aztertzeko.


Asier Larrinaga Larrazabal


-----Jatorrizko mezua-----
From: Xabier Artola Zubillaga [mailto:xabier.artola a bildua ehu.eus] 
Sent: osteguna, 07 de urtarrila de 2016 00:08
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean

> Orduak ahaztu barik:
>
>                arratsaldeko hirurak arte
>                hamabietatik ordu bata arte (singularrean)
>                ...

Kaixo, Asier:

Aurretik esandakoaren arabera, honela behar luke, ala?:

                  arratsaldeko hiruretara arte
                  hamabietatik ordu batera arte (singularrean)

Lehenengoa, behintzat, niri arraro samarra iruditzen zait, baina ez dakit...

Xabier.

 
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
 





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago