[itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Urt 7, 12:51:30, CET 2016
Nik neuk ez dut uste kasu horiek guztiak berdintzekoak direnik "(hurrengo)
igande(ra) arte" edo "datorren urte(arte)".
Garbiena, "Gabonak", bere plural eta guzti izen berezien sailekotzat
hartzekoa baitirudi.
Orduen kasua ere berezia da, aski bistakoa denez.
Oker ez banago zera da gakoa: "Gabon" eta "bost" ez direla izatez
denborazko erreferentziak... "-ak" hori ez badaramate.
"Igande", "urte" eta abarrak, berriz, bai. Eta haietaz zen auzia, ezta?
Beraz, nik uste, lehenean gaude, eta kasu berezi horiek ez dute pisurik
kasu arruntari buruzkoa aldatzeko. Singularra pluralaren analogiara biltzea
bera ere bitxia litzateke, baina hori ere ez da, ez baita pluraltasuna
kasuok definitzen dituena, izen berezien jiteko erreferentzia baizik.
Alegia, "datorren urtia arte" esaten dela sinetsi beharko nukeela nik
behintzat neure astotik jaitsi edo erortzeko.
Jakina, "urte" eta antzekoekin ere bada BESTE aukera, hots, [IS (+ aditza)
+ arte]:
"Berunezko Urteak (heldu) arte"
"Juizioko Eguna (heldu) arte"
Nik uste, aditzaren elipsiarekin loturik daude halakoak:
"Ihauteriak/Gabonak (heldu) arte"
"Bostak (jo) arte"
Aldiz, "datorren igande/urte arte" ez da eratua, noski.
Eta, pluraletara bagatoz, nik dakidala, "datozen igandeak/urteak arte" ez
da esapide arrunta...
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.eus> igorleak hau idatzi
zuen (2016(e)ko urtarrilak 7 11:26):
>
> Nire mezuetan azpimarratu nahi nuena da badirela datuak "arratsaldea arte"
> egitura "arratsaldera arte" egituraren eratorritzat jotzen duen analisia
> berrikustea eskatzen dutenak. Funtsean, bi dira datu-multzoak:
>
> - "Gabonak arte", "datorren hileko lehen egunak arte" erakoak. Baliteke
> analogiaz sortuak izatea.
>
> - Orduak: "arratsaldeko bostak arte". Ereduzko Prosa Gaurreko datuen
> arabera, sistematikoa da "Xak arte" eredua, eta "Xetara arte" eredua ez da
> existitzen.
>
> Bigarren multzo hori pisuzko argudioa iruditzen zait "IZENA-artikulua
> ARTE" egituraren "jatortasuna" berriro aztertzeko.
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> From: Xabier Artola Zubillaga [mailto:xabier.artola a bildua ehu.eus]
> Sent: osteguna, 07 de urtarrila de 2016 00:08
> To: itzul a bildua postaria.com
> Subject: Re: [itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean
>
> > Orduak ahaztu barik:
> >
> > arratsaldeko hirurak arte
> > hamabietatik ordu bata arte (singularrean)
> > ...
>
> Kaixo, Asier:
>
> Aurretik esandakoaren arabera, honela behar luke, ala?:
>
> arratsaldeko hiruretara arte
> hamabietatik ordu batera arte (singularrean)
>
> Lehenengoa, behintzat, niri arraro samarra iruditzen zait, baina ez
> dakit...
>
> Xabier.
>
>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160107/84eb7d73/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago