[itzul] Transnacionalización de los cuidados
"IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki"
iibanez a bildua gipuzkoa.eus
Ast, Urt 7, 13:49:03, CET 2016
Googlen, euskarazko "transnazionalizazio" eskatuta, agerpen dezente daude, baina garrantzitsuenak, beharbada, lehenengo hirurak dira, hainbat adibide azaltzen baitira <Egungo Euskararen Hiztegia>n ("transnazionalizazio" sarrera, batetik, eta bestetik, "transnazional" sarrerarako lotura, adibide gehiagorekin) eta adibide horien estatistikak ere bai <Egungo Testuen Corpusa> delakoan.
Terminoa, antza denez, ekonomia arlotik dator, eta gero, beste arloetara pasatu da ("nazioartekotze" kontzeptutik gertu samar dago, baina ez da berdina: Interneten gaztelaniaz eskatuta, "transnacionalización" eta "internacionalización", bi kontzeptuak elkarren ondoan azaltzen dira testu askotan, eta gehienak, edo hasierakoak, behintzat, ekonomia arlokoak dira).
Adibide gehiegi dira, eta informazio handiegia, hori dena hona aldatzeko. Hobe da norberak ikustea Googlen bilaketok eginda: batetik, "transnazionalizazio", eta bestetik, ""transnacionalización" internacionalización".
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua [mailto:itzuliz a bildua outlook.com]
Bidaltze-data: miércoles, 06 de enero de 2016 12:20
Nori: Itzul
Gaia: [itzul] Transnacionalización de los cuidados
Kaixo: pufff... ba horixe, goiko hori? ikusi dut zenbait tokitan "nazioartekotu", 'internacionalización' emateko, baina ez dakit gauza bera den ere, ez daukat argi.
'Transnacionalización' horrek esan nahi omen du, pertsona migratuek hemen beste pertsona batzuk zaintzen dituztela, eta haien jatorrizko herrialdeetan haien gurasoek zaintzen dituztela hona etorritakoen seme-alabak.
Laguntzerik bai?
Mila esker, aurrez
Joxemari
---
El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en busca de virus.
https://www.avast.com/antivirus
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
Gipuzkoan
euskaraz bizi eta lan egiten dugu
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago