[itzul] miliak eta kilometroak

Agirre Garai, Jon jon-agirre a bildua euskadi.eus
Al, Urt 18, 09:48:42, CET 2016


Niri behin tokatu zitzaidan antzeko zerbait; azalera zen, eta zegoen bezala utzi nuen testuan, akretan. Oin-oharrean, berriz, gure neurrietan eman nuen: gizalanetan eta metro koadrotan, bietan. Bitxikeria.

 

Ez da gomendio-proposamena, nik behin egin dudana baizik, Candidaren itzulpenean (literatura unibertsala, 96 zk., 18. or.).

 

Jon

 

 

From: "Rezola Clemente, Martín" [mailto:martin-rezola a bildua ivap.eus] 
Sent: astelehena, 2016.eko urtarrilak 18 09:18
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: [itzul] miliak eta kilometroak

 

 

Jakin nahi nuke ingelesezko "milia"neurri-unitatea itzultzeko gomendio-proposamenik dagoen inon. Literatura itzultzen duzuenok, adibidez, zer irizpide duzue, bere horretan utzi edo kilometrotara ekarri?

 

Esker milia (kilometro eta erdikoa, gutxi gorabehera). 

 

Martin Rezola
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160118/0370c84e/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160118/0370c84e/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago