[itzul] Libros de ocasión
Pedro Mari Etxezarraga
agarralde a bildua gmail.com
Lar, Urt 30, 15:00:44, CET 2016
Erantzuten deustat, batez bere, “aukera” berbearen inguruan aitatuten
dozaken erabilerek beti itxi nabelako apur bat lurmenduta, eta uste joat
nigaz batera Bizkaiko hainbat euskaldun.
"Aukerazko prezioak" normalean itzultzen da "precios de ocasión", baina
aukera hitza bi gauzen artean bat aukeratzea izan daiteke. Hori adierazteko
–batzuen artean, probetxuzko hautua egin ahal izatea–, Arratian, behitzat,
beti esan joguk: “Bada komenientziarik prezioetan”. Eta uste joat ez dokela
asmakeria bat: OEHn berba hori, komen(i)entzia”,”probetxuzkoa” esanguraz
agertzen dok.
"Aukeran bizi gara": erran nahi da "en la abundancia, en las muchas
posibilidades de elección". Horretarako bere ez joguk erabilten “aukera”
berbea, ezpabere esaten joguk beste barik: adibide bat ifintearren: “Denda
honetan komenientzia handia dau jantzietan,…..”
Bestetik, adierazi nahi badok eze nonon badokela hire uste edo gurarien
zeozer; bada, orduan, esan heinke: “horixe dok nire komenientzikoa”, zein
da esango bahindu legez: “horixe da nire komeni jatakena”.
Nik bajakiak nik adierazotako horrei batek baino gehiagok arraro-edo
eretxiko jeutsiekela, baia hori ez dok nire arazo, beraz….
Bittor Abarzuza<bittorbe a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
urtarrilak 30 13:17):
> Kaixo, egun on:
>
> Beti izaten dut zalantza bera, baina zerbatek txistu egiten dit eta
> gaizki. "Aukerazko prezioak" normalean itzultzen da "precios de ocasión",
> baina aukera hitza bi gauzen artean bat aukeratzea izan daiteke. "Aukeran
> bizi gara": erran nahi da "en la abundancia, en las muchas posibilidades de
> elección". Beraz "aukera(z)ko liburuak" izan daiteke itzulpenik logikoena.
> Baina, aldi berean, non dago prezioaren erreferentzia, jakintzat ematen al
> da?. Ez du erran nahi zenbait liburutan, horietarik baduzula aukeratzeko?
> (beraz: tituluak izan daitezke, gaiak...).
>
> Libro de ocasión, bestalde, bigarren eskuko liburuak izaten dira edota
> prezio merkeko liburuak, prezio oneko liburuak. Ez ziren itzulpen hauek
> doiago izanen?
>
> Mila esker
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160130/19fe7ae9/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago