[itzul] Libros de ocasión
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Lar, Urt 30, 13:17:21, CET 2016
Kaixo, egun on:
Beti izaten dut zalantza bera, baina zerbatek txistu egiten dit eta gaizki.
"Aukerazko prezioak" normalean itzultzen da "precios de ocasión", baina
aukera hitza bi gauzen artean bat aukeratzea izan daiteke. "Aukeran bizi
gara": erran nahi da "en la abundancia, en las muchas posibilidades de
elección". Beraz "aukera(z)ko liburuak" izan daiteke itzulpenik logikoena.
Baina, aldi berean, non dago prezioaren erreferentzia, jakintzat ematen al
da?. Ez du erran nahi zenbait liburutan, horietarik baduzula aukeratzeko?
(beraz: tituluak izan daitezke, gaiak...).
Libro de ocasión, bestalde, bigarren eskuko liburuak izaten dira edota
prezio merkeko liburuak, prezio oneko liburuak. Ez ziren itzulpen hauek
doiago izanen?
Mila esker
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160130/1c2b1a03/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago