[itzul] lancha fletera, lugre

Ander Altuna-UEU a.altuna a bildua ueu.eus
Or, Uzt 8, 09:58:23, CEST 2016


Pleiteroak eta katxemarinak
(http://bertan.gipuzkoakultura.net/23/pdf/bertan23.pdf)
Euskal pleiteroak arrantzarako txalupak garraiorako egokitzean sortu 
ziren. Mendetan zehar, eta motorra erabiltzen hastean biak desagertu 
ziren arte, tipologia bera izan dute. Pleiteroaren desberdintasuna karga 
errazago egin ahal izateko tostarik gabeko barne espazioa edukitzea zen. 
Gainera, kasu askotan edukiera handiagokoa ere izaten zen, nahiz 
tripulazioan bost bat pertsona besterik ez ziren izaten. Frantzian, 
pleiteroaren bilakaerak chasse-marée edo katxemarin deitutako ontzi mota 
bat emango zuen. XVIII. mendean katxemarina, hasiera batean txaluparen 
antzekoa zela, aldatuz joango zen, harik eta arrantzarako zein maila 
txikiko kabotajerako balioko zuen beste ontzi mota bat izan zen arte. 
Bretainia eta Normandiako kostaldeetan garatutako egokitzapen batek 
bisquine izena hartuko zuen; honen etimologia biscayenne terminotik dator.

Lanchas fleteras y quechemarines
(http://bertan.gipuzkoakultura.net/23/caste/27.php)
Las lanchas fleteras vascas nacen de la adaptación de las lanchas de 
pesca para el transporte. Durante siglos, y hasta la desaparición de 
ambas a raíz de la motorización, han compartido la misma tipología. La 
lancha fletera difería por disponer de un espacio interior despejado de 
bancadas para fa-cilitar la estiba. Por otro lado, en muchos casos 
también solían ser de mayor arqueo, aunque eran tripuladas por unas 
cinco personas aproximadamente. En Francia se producirá una evolución de 
la lancha fletera, que derivará hacia una tipología llamada chasse-marée 
o quechemarín. En el siglo XVIII el quechemarín, inicialmente similar a 
la lancha, irá transfor-mándose hasta convertirse en una embarcación 
diferenciada, que servirá tanto para la pesca como para el pequeño 
cabotaje. Una adaptación local desarrollada en las costas de Bretaña y 
Normandía recibirá el nombre de bisquine, cuya etimología proviene del 
término biscayenne (vizcaína).

(http://untzimuseoa.eus/images/publicaciones/MonografiasDigitales/ciudad_maritima_eusk.pdf)
Pascual Madozek 1850 inguruan eman zituen datuen arabera, Donostiako 
ontzidian 4 korbeta eta 10 brigantin zeuden ontzi nagusi gisa, eta baita 
7 lugre, 3 katxemarin, 25 pleit-txalupa, arrantzarako 21 txalupa eta 30 
potin ere.



2016/07/08 09:32(e)an, Inaki Luzuriaga via ItzuL igorleak idatzi zuen:
> Egun on! (Itsas...) Ontziei buruzko testu batean bi horiek agertzen 
> zaizkit, biak ere ontziak. Flete pleit itzultzen da, baina pistarik 
> bai ontzi horien itzulpenari buruz?
>
> Iñaki


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160708/c4d28d8b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago