[itzul] Pleno del Consejo Asesor de Planeamiento
Patricia Jorge Kuartango
kuartango a bildua gmail.com
Ast, Mar 3, 14:00:18, CET 2016
Ez neukan horren berri, ez. Eskerrik asko argibideengatik, Alberto.
Beraz, guztiok esan duzuen bezalaxe, "osoko bilkura" lirateke biak, organoa
eta batzarra... Ba halaxe izango da, baina ez nau gehiegi asetzen irtenbide
horrek. Esku artean ibili dudan testuan, adibidez, kontzeptu biak bereizi
beharra zegoen, testua, bestela, nahaskor gerta zitekeelako tarteka, eta ez
dut uste bietarako "osoko bilkura" erabiltzea egokia zenik.
Besterik gabe. "Osoko bilkura"ri zentzu zabala emango diot aurrerantzean,
eta listo. ;-).
Ondo-ondo izan,
Patricia
Alberto Martinez de la Cuadra<acuadra a bildua zamudiokoudala.net> igorleak hau
idatzi zuen (2016(e)ko martxoak 3 13:33):
> Inork ez du aipatu, eta ez dakit kontuan izan duzun: Terminologia
> Batzordeak *Toki-administrazioaren Hiztegia* argitaratu zuen orain urte
> batzuk, eta Euskaltermen ere kontsulta daitezke hiztegi horretako termino
> normalizatuak eta gomendatuak. Horren arabera, *osoko bilkura* ‘pleno’
> da, organoa izan nahiz bilkura izan, eta *udalbatza* ‘corporación’ da.
> Egia da badirela hiztegi batzuk *osoko bilera/batzar/bilkura*z gainera,
> *udalbatza* eta *udalbatzar* ematen dituztenak udalen kasuan, baina nik
> uste dut Administrazioan nahiko finkatuta dagoela gorago aipatu dudan
> bereizketa.
>
>
>
> Alberto
>
>
>
>
>
> *De:* Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* jueves, 03 de marzo de 2016 11:13
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* Re: [itzul] Pleno del Consejo Asesor de Planeamiento
>
>
>
> Ba, ondo ala txarto, hau bururatu zaigu:
>
> Pleno del Consejo Asesor (organoa) > Planeamendu Batzordeko Batza
>
> Pleno del Consejo Asesor (batzarra) > osoko bilkura
>
> Gainera, itzulgaian sarri agertzen da bereizketa hori, eta ondo markatu
> beharra dago bien arteko aldea.
>
> Milesker guztioi!
>
> Patricia
>
>
>
> karlos del_olmo<karlos_del_olmo a bildua donostia.eus> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko martxoak 3 10:01):
>
> Organoa bera aipatu behar baduzu, "osokoa" litzateke. Gauza da osokoa beti
> batzen dela osoko bilkurara, eta, azkenean...
>
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.eus
> 943483474
> 687409016
>
>
>
>
>
> _____________________________________
>
> Alberto Martinez de la Cuadra Itzultzailea / Traductor
>
> Zamudioko Udala - Ayuntamiento de Zamudio
>
> Zerbitzu orokorrak / Servicios Generales | 944 060 990 | http://www.zamudiokoudala.net
>
>
> *OHARRA:** Mezu elektroniko honetan eta beroni erantsitako agirietan
> jasotzen den informazioa isilpeko informazioa izan daiteke, sekretu
> profesionalaren pean dagoena. Mezua bidali zaion pertsonak du, eta ez beste
> inork, informazio hori erabiltzeko pribilejioa, eta debekatua dago
> zabaltzea, indarrean dagoen legeriaren arabera. Ez da zilegi aipatutakoa ez
> den bat mezu honetan sartzea. Beraz, mezua bidali zaien pertsonetariko bat
> ez bazara, jakinarazten dizut ezen, aurretik ZAMUDIOKO UDALAren baimen
> idatzia ez badaukazu, debekatuta dagoela eta legez kontrakoa izan
> daitekeela mezua irakurtzea, kopiak egitea, erreproduzitzea, hirugarrenei
> zabaltzea, bertan jasotako informazioa eta erantsitako agiriak erabiltzea
> edo hari lotutako beste edozein egite edo ez-egite, helburua zeinahi dela
> ere. Hortaz, mezu hau oker baten ondorioz jaso baduzu, eskatzen dizut
> berehala jakinaraz diezaguzula bide honetatik bertatik, eta ezaba dezazula,
> ez daukazulako baimenik mezu hau eta beroni erantsitako edozein agiri
> erabiltzeko. Eskerrik asko zure laguntzagatik.*
>
> *AVISO:** La información contenida tanto en este mensaje electrónico como
> en los documentos adjuntos puede ser información confidencial sometida a
> secreto profesional y privilegiada para uso exclusivo de la persona o
> personas a las que va dirigido, cuya divulgación está prohibida en virtud
> de la legislación vigente. No está permitido el acceso a este mensaje a
> cualquier otra persona distinta a los indicados. De modo que si usted no es
> uno de los destinatarios, se le informa de que su lectura, cualquier
> duplicación, reproducción, distribución a terceros, así como cualquier uso
> de la información contenida así como de los documentos adjuntos, o
> cualquiera otra acción u omisión tomada en relación con el mismo, sea cual
> sea su finalidad, sin la previa autorización escrita del AYUNTAMIENTO DE
> ZAMUDIO está prohibida y puede ser ilegal. Por lo tanto, si ha recibido
> este mensaje por error, le rogamos nos lo comunique de forma inmediata por
> esta misma vía y proceda a su eliminación puesto que no está autorizado a
> usarlo, así como a la de cualquier documento adjunto al mismo. Gracias por
> su colaboración.*
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160303/93f8e553/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 18389 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160303/93f8e553/attachment.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago