[itzul] Do sobreagudo

Antton Gurrutxaga Hernaiz a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
Or, Mar 11, 09:01:32, CET 2016


Frantsesez, *suraigü, -güe* erabiltzen da. Jacques Sironen "Dictionnaire
des mots de la musique"-en (http://www.siron.name/livres_DMM.html), *suraigü,
-güe *da sarrera, eta, ingelesezko ordainerako, *extremely high register*
dago. Lingueen, berriz, *very high register, highest register, altissimo
register* eta beste zenbait daude *registre suraigü*-ren itzulpenetan.

Uste dut *erregistro* goren erabil genezakeela termino generikotzat. Nota
jakin batez ari garela, *"*nota-izen + *goren*" izan liteke aukera on bat.
Ahotsaren kasuan, "*bular-ahotseko +* nota" (batez ere, *do*rekin
erabiltzen da) egokia izan daiteke (it: *do di petto*). Dena den, kontuan
izan *bular-ahots* terminoaren adiera ez dela, berez, *'**'*erregistro
goreneko ahotsa'*,** chest voice/voix de poitrine/voz de pecho* terminoena
baizik, eta ahotsa sortzeko edo emititzeko modu bat da.

https://en.wikipedia.org/wiki/Chest_voice
https://es.wikipedia.org/wiki/Voz_de_pecho
https://fr.wikipedia.org/wiki/Voix_de_poitrine


*Antton Gurrutxaga*
Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea

a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
<http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
<https://www.researchgate.net/profile/Antton_Gurrutxaga>
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 226

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
[image: Egin zaitez bazkide!]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.

2016-03-10 12:47 GMT+01:00 Arrate Unzueta <arrate.unzueta a bildua gmail.com>:

> Ez dakit "sobreagudo" guztiak bular-ahotsekoak diren. Tenoreetan bai,
> baina gainontzeko ahotsetan, musika-tresnetan...?
> *Berria *egunkarian "sobre-agudo" eta "sobreagudo" erabili izan dute:
>
> Ignacio sopranoak Lucia-ko* Il dolce suono...* ikaragarri eman zuen,
> benetan handia sobreagudoetan.
>
> Chateau Margot-en, aldiz, eman zuen gaueko sobre-agudo bakarra.
> Publikoak ondo txalotu zituen, merezita, sobre-agudoak eta bere gurguilu
> politak.
>
> 2016-03-08 13:04 GMT+01:00 Rey Escalera, Fernando (Director del Servicio
> de Memoria y Convivencia / Memoria eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria)
> <fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>:
>
>> Ustez, “bular-ahotseko do” da.
>>
>>
>>
>> Fernando
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160311/bbc9a861/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago