[itzul] Do sobreagudo

Bakartxo ARRIZABALAGA bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Or, Mar 11, 09:35:51, CET 2016


Goren-goren bagenuke ere. Frantsesetiko "Nola Erran" hiztegiak, suraigu-rako zorrotz-zorrotz edo ezin zorrotzago ematen du.
 
Bakartxo
 
 
 
 
> Message du 11/03/16 09:04
> De : "Antton Gurrutxaga Hernaiz" 
> A : "ItzuL" 
> Copie à : 
> Objet : Re: [itzul] Do sobreagudo
> 
>

Frantsesez, suraigü, -güe erabiltzen da. Jacques Sironen "Dictionnaire des mots de la musique"-en (http://www.siron.name/livres_DMM.html), suraigü, -güe da sarrera, eta, ingelesezko ordainerako, extremely high register dago. Lingueen, berriz, very high register, highest register, altissimo register eta beste zenbait daude registre suraigü-ren itzulpenetan.
> 
> 
Uste dut erregistro goren erabil genezakeela termino generikotzat. Nota jakin batez ari garela, "nota-izen + goren" izan liteke aukera on bat. Ahotsaren kasuan, "bular-ahotseko + nota" (batez ere, dorekin erabiltzen da)egokia izan daiteke (it: do di petto). Dena den, kontuan izan bular-ahots terminoaren adiera ez dela, berez,''erregistro goreneko ahotsa', chest voice/voix de poitrine/voz de pecho terminoena baizik, eta ahotsa sortzeko edo emititzeko modu bat da.
> 
> https://en.wikipedia.org/wiki/Chest_voice
> https://es.wikipedia.org/wiki/Voz_de_pecho
> https://fr.wikipedia.org/wiki/Voix_de_poitrine
> 
>
 



























> Antton Gurrutxaga 
> Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea







> a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com  
> tel.: +34 943 363040 | luzp.: 226

> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil

> www.elhuyar.eus




 


 






Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.


Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.







 






















>
2016-03-10 12:47 GMT+01:00 Arrate Unzueta :
>


Ez dakit "sobreagudo" guztiak bular-ahotsekoak diren. Tenoreetan bai, baina gainontzeko ahotsetan, musika-tresnetan...?
>
Berria egunkarian "sobre-agudo" eta "sobreagudo" erabili izan dute:
>
> Ignacio sopranoak Lucia-ko Il dolce suono... ikaragarri eman zuen, benetan handia sobreagudoetan.   
> 
> Chateau Margot-en, aldiz, eman zuen gaueko sobre-agudo bakarra.   
> 
Publikoak ondo txalotu zituen, merezita, sobre-agudoak eta bere gurguilu politak.  
>

>
2016-03-08 13:04 GMT+01:00 Rey Escalera, Fernando (Director del Servicio de Memoria y Convivencia / Memoria eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria) :
>



Ustez, “bular-ahotseko do” da.
 
Fernando





>



>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160311/b0bde090/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago