[itzul] Alimentos kilométricos

Diego Martiartu onddobaltz45 a bildua gmail.com
Or, Mar 11, 12:05:20, CET 2016


Nik honela emango nuke: "Nonbaiteko elikagaiak".
Nonbaiteko gutxiesgarri horrek ondo adierazten du helarazi nahi den ideia,
nire ustean.

Edorta Agirre<agirredort a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
martxoak 11 10:53):

> Beharbada, oraintsu zabaltzen hasia den "0 kilometroko elikagaiak" horren
> adiera batek eman liezaguke klabea: "ber-bertako elikagaiak" baldin badira
> hemengoak, "urrun-urrunekoak" edo, izango dira beste muturrekoak. Eta,
> Xabierrek Arrazoi, kontua izango da geure tradizioa lehenbailehen sortzen
> eta osatzen hastea, egungo bideaz ahaztuta.
> Harritu egiten gara, tarteka, ingelesdunek ematen dituzten konponbideen
> soila ikusirik: elikagai, jan, hazkurri, jaki... "food", kito. Eta,
> gainera, funtzionatu egiten du.
>
> 2016/03/11 10:41(e)an, Xabier Aristegieta igorleak idatzi zuen:
>
> Gaztelaniaz "alimentos kilométricos" esan badaiteke, ez dakit zergatik ez
> "elikagai kilometrikoak" euskaraz, non eta beste tradizio bat ez
> dagoen. "Urrunetik datozen elikagaiak", nire ustez, ez da izendapen bat,
> deskripzio bat baizik.
>
> Bakartxo ARRIZABALAGA< <bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr>
> bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> martxoak 11 10:09):
>
>> Errazena eta argiena ez ote da urruneko edo urrunetik datozen elikagaiak
>> esatea?
>>
>>
>>
>> Bakartxo
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> > Message du 11/03/16 10:01
>> > De : "Leire Barazea" <leibaraz a bildua yahoo.es>
>> > A : "itzul a bildua postaria.com" <itzul a bildua postaria.com>
>> > Copie ŕ :
>> > Objet : [itzul] Alimentos kilométricos
>>
>> >
>> >
>>
>> >
>>     Kaixo:
>> >
>>
>> >
>>     GKE eta gizarte mugimenduen artean deoitzen zaie horrel urrunetik
>> datozen elikagaiei, gertu ekoiztutatakoekin kontrajarrita. Euskaraz bi
>> molde aurkitu ditut hori emateko: "elikagai kilometrikoak" bata, eta
>> "elikagai ibiltariak" bestea (jakinarazi didatenez, bigarren molde hau
>> batez ere haurrei zuzenduta eta, oro har, elikagaik "gizartiatzen" dituzten
>> marrazkiz lagunduta erabiltzen ohi da, zango, beso eta aurpigiak ipiniz).
>>     Ez dakit  konbentzitzen nauten. Ezagutzen al duzue beste aukerarik?
>>
>> >
>>      Esker mila aurrez.
>> >
>>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160311/4a3f0ca3/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago