[itzul] Alimentos kilométricos
Edorta Agirre
agirredort a bildua gmail.com
Or, Mar 11, 10:53:38, CET 2016
Beharbada, oraintsu zabaltzen hasia den "0 kilometroko elikagaiak"
horren adiera batek eman liezaguke klabea: "ber-bertako elikagaiak"
baldin badira hemengoak, "urrun-urrunekoak" edo, izango dira beste
muturrekoak. Eta,
Xabierrek Arrazoi, kontua izango da geure tradizioa lehenbailehen
sortzen eta osatzen hastea, egungo bideaz ahaztuta.
Harritu egiten gara, tarteka, ingelesdunek ematen dituzten konponbideen
soila ikusirik: elikagai, jan, hazkurri, jaki... "food", kito. Eta,
gainera, funtzionatu egiten du.
2016/03/11 10:41(e)an, Xabier Aristegieta igorleak idatzi zuen:
> Gaztelaniaz "alimentos kilométricos" esan badaiteke, ez dakit zergatik
> ez "elikagai kilometrikoak" euskaraz, non eta beste tradizio bat ez
> dagoen. "Urrunetik datozen elikagaiak", nire ustez, ez da izendapen
> bat, deskripzio bat baizik.
>
> Bakartxo ARRIZABALAGA<bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
> <mailto:bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr>> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko martxoak 11 10:09):
>
> Errazena eta argiena ez ote da urruneko edo urrunetik datozen
> elikagaiak esatea?
>
> Bakartxo
>
> > Message du 11/03/16 10:01
> > De : "Leire Barazea" <leibaraz a bildua yahoo.es
> <mailto:leibaraz a bildua yahoo.es>>
> > A : "itzul a bildua postaria.com <mailto:itzul a bildua postaria.com>"
> <itzul a bildua postaria.com <mailto:itzul a bildua postaria.com>>
> > Copie ŕ :
> > Objet : [itzul] Alimentos kilométricos
>
> >
> >
>
> >
> Kaixo:
> >
>
> >
> GKE eta gizarte mugimenduen artean deoitzen zaie horrel
> urrunetik datozen elikagaiei, gertu ekoiztutatakoekin
> kontrajarrita. Euskaraz bi molde aurkitu ditut hori emateko:
> "elikagai kilometrikoak" bata, eta "elikagai ibiltariak"
> bestea (jakinarazi didatenez, bigarren molde hau batez ere
> haurrei zuzenduta eta, oro har, elikagaik "gizartiatzen"
> dituzten marrazkiz lagunduta erabiltzen ohi da, zango, beso
> eta aurpigiak ipiniz).
> Ez dakit konbentzitzen nauten. Ezagutzen al duzue beste
> aukerarik?
>
> >
> Esker mila aurrez.
> >
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160311/a3a43ced/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago