[itzul] ER: NO HACER NADA, NO ES UNA OPCIÓN

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
As, Mar 22, 10:58:46, CET 2016


Ondo edo gaizki egotea(,?) arauren bati dagokion kontua da, eta arau formal
zehatzak ez dira iristen funtzio informatiboen eta puntuazioaren alorrera.

Nik ere uste dut badela tarte bat, "estilistikazko arrazoiz" eta bestez,
koma bat edo beste gehitu edo kentzeko gomendio orokorrak hautsiz. Ez
dakit, ordea, hor hori den kasua, eta are gutxiago dakit (ezetz esango
nuke) ea komeni zaigun puntuazio-usadioen arbitrariotasunari bide zabalagoa
ematea...

Kasu horretan, "mintzagai hanpatu" guztiei koma ipintzen jarriz gero (edo
hartara gonbidatuz gero), ondo errotutako jarraibide baten kontra joko
genuke: subjektuaren eta predikatuaren artean komarik ez idaztea
(mintzagai-funtzioak eta entonazioak berez koma iradoki arren).

Nire iritziz, zuhurrago litzateke estu mugatzea, estandarrerako,
subjektuaren koma-debeku oinarrizkoaren salbuespenen kontua. Erdaraz,
erlatibo-eta luzeen amaiera markatzeko onartu ohi da bereziki subjektuaren
koma, nahasbideak saihestearren. Euskaraz, kasurik nabarmenenetik has
gintezke estandarrean (beude estilistikazko arbitrariotasun subjektiboak
literaturan, norberaren erantzukizunpean): "ANDER iritsi da" vs "Ander,
iritsi da (BAI)".

Berriz diot: hori(,?) nire iritzia baino ez da, eta proposamena ere bai,
nahi baduzue, baina araurik ez dugu, nik dakidala: onduz eta zorroztuz joan
beharko dugu (eta ari gara, ustez, bere heintxoan) jarraibide egokiak
horretan ere.

Bien bitartean, erotu ere ez gaitezela egin zalantza guztiak kolpetik uxatu
beharrez. Mintzairaren itsasoa(,?) zabalegia da paper-orri batzuetan osorik
eta xeheki kabitzeko.



Agirre Garai, Jon<jon-agirre a bildua euskadi.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko martxoak 21 11:59):

> Komak aurrekoa mintzagai hanpatua bihurtzen du. Ez dakit beharrezkoa den,
> baina txarto ez dago.
>
>
>
> Jon
>
>
>
> *From:* LOPEZ AGIRRE, SOLEDAD [mailto:lopezagirre a bildua irakasle.eus]
> *Sent:* astelehena, 2016.eko martxoak 14 16:18
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] ER: NO HACER NADA, NO ES UNA OPCIÓN
>
>
>
> Puntuazioa ondo al dago? Gastelaniaz behintzat iruditzen zait koma
> desegokia dela.
> ------------------------------
>
> *Nork:* Rakel Kareaga <rkrkareaga6 a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* igandea, 2016(e)ko martxoaren 13a 19:53
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] NO HACER NADA, NO ES UNA OPCIÓN
>
>
>
> Ezer ez egitea, ez da balekoa.
>
> Ezer ez, ez da bideetako bat
>
> .............ez da bidea
>
> Deus ez,aukera ere ez da????
>
>
>
> Itzuliz Itzulpen Zerbitzua<itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko martxoak 12 11:49):
>
> Uzan daiteke bai, baina beste aukera batzuk jaso nahi nituen.
>
> Joxemari
>
> 11/03/2016 15:48(e)an, Xabier Aristegieta igorleak idatzi zuen:
>
> Zergatik ezin du literala izan?
>
>
>
> Karmel Uribarren<kuribarren a bildua arrasate.eus> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko martxoak 11 15:29):
>
> or., 2016.eko marren 11a 09:33(e)an, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua igorleak
> idatzi zuen:
>
>
>
> Kaixo: "no hacer nada no es una opción" horrentzat bururatzen zaizue
> literala ez den beste aukerarik?
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
> ---
> El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en
> busca de virus.
> https://www.avast.com/antivirus
>
>
> Ez dakit, baina esango nuke inoiz entzun dudala.
>
> Ezer egin barik ez dago ganorarik!
>
> --
> Karmel Uribarren Munitxa
> Arrasateko udaleko itzultzailea
> Tel. 943 25 20 00
> Luzapena 249
> Mugikorra 688 62 65 17
> e-posta: kuribarren a bildua arrasate.eus
> www.arrasate.eus
>
>
>
>
>
> Este correo electrónico se ha enviado desde un equipo libre de virus y
> protegido por Avast.
> www.avast.com
> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=emailclient>
>
>
>
> <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160322/79f9c04c/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160322/79f9c04c/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago