[itzul] Ayudante / Auxiliar

Bakartxo ARRIZABALAGA bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Ost, Maiatza 4, 12:48:18, CEST 2016


Lehen mailakoa eta bestea irduditzen zait aski izan daitezkeela, baldin eta hori bada aldea; niri noizbait gertatu zait, lanpostu zerrenda batean bereizi beharra; bestalde, ez dut arazo handirik ikusten orokorrean laguntzaile soilarekin aritzea. Nola bereizten dituzte espainolez ahizpa eta arreba?
 
bakartxo
 
 
 
 
> Message du 04/05/16 12:04
> De : "Jabier Zabaleta" 
> A : "ItzuL" 
> Copie à : 
> Objet : [itzul] Ayudante / Auxiliar
> 
>Galdezka etorri zaizkit gaur, ea nola bereiz daitezkeen euskaraz ‘ayudante de producción’ eta ‘auxiliar de producción’.
 

Begira aritu naiz (Euskalterm, Elhuyar, ItzuL…) eta ikusi dut kontu hori ez dagoela erabakita. Kasu gehien-gehienetan sinonimoak dira ‘ayudante’ eta ‘auxiliar’ eta bietarako ‘laguntzaile’ proposatzen da euskaraz han eta hemen.
 
Nahitaez bereizi beharra dagoenean (lanpostu desberdinak dira, nonbait, ‘ayudante de producción’ eta ‘auxiliar de producción’), ez dago erabakita nola egin. 
 
2012an ibili zen gaia foro honetan eta orduan ‘goi-laguntzaile’ (‘ayudante’) eta ‘laguntzaile’ (‘auxiliar’) bereiztea proposatu zuten batzuek. Ez zait aukera ona iruditzen eta ez du ematen arrakastarik izan duenik: ‘goi-laguntzaile’ googleatuta ItzuLeko mezu horiek agertzen dira, eta gutxi gehiago.
 
Nik bi aukera ikusten ditut:
 
- ‘Lehen mailako laguntzailea’ erabiltzea ‘ayudante' esateko; eta ‘Bigarren mailako laguntzailea’ ‘auxiliar’ esateko. Ulergarria, baina trakets samarra erabiltzeko.
 
- ‘Laguntzailea’ erabiltzea ‘ayudante’ esateko; eta ‘auxiliarra’ erabiltzea ‘auxiliar’ esateko. Aukera garbiena eta erabilerrazena horixe iruditzen zait, besterik erabakitzen ez den bitartean.
 
Beraz, bereizketa honela egingo nuke: ‘produkzio-laguntzailea’ batetik, eta 'produkzio-auxiliarra’ bestetik. 
 
Iritzirik?
 


Ondo-ondo bizi.
 
Jabier Zabaleta

Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua orio.eus
943 830 346 —>8

 



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160504/81e8908c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago