[itzul] Ayudante / Auxiliar

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 4, 12:29:52, CEST 2016


Kaixo:

Ba, kategoria kontua bada, niri argiagoa iruditzen zait zure lehenengo
proposamena, alegia, "lehen mailako produkzio-laguntzailea" (ayudante) eta
"bigarren mailako produkzio-laguntzailea" (auxiliar) bereizketa egitea.

Ohitura izango da seguruenik, baina, "laguntzaile = ayudante/auxiliar"
eskema dudanez buruan, nekez irudikatzen dut "laguntzaile=ayudante" eta
"auxiliar=auxiliar".

Ondo izan!

Patricia

Jabier Zabaleta<euskara a bildua orio.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
maiatzak 4 12:07):

> Galdezka etorri zaizkit gaur, ea nola bereiz daitezkeen euskaraz ‘ayudante
> de producción’ eta ‘auxiliar de producción’.
>
> Begira aritu naiz (Euskalterm, Elhuyar, ItzuL…) eta ikusi dut kontu hori
> ez dagoela erabakita. Kasu gehien-gehienetan sinonimoak dira ‘ayudante’ eta
> ‘auxiliar’ eta bietarako ‘laguntzaile’ proposatzen da euskaraz han eta
> hemen.
>
> Nahitaez bereizi beharra dagoenean (lanpostu desberdinak dira, nonbait,
> ‘ayudante de producción’ eta ‘auxiliar de producción’), ez dago erabakita
> nola egin.
>
> 2012an ibili zen gaia foro honetan eta orduan ‘goi-laguntzaile’
> (‘ayudante’) eta ‘laguntzaile’ (‘auxiliar’) bereiztea proposatu zuten
> batzuek. Ez zait aukera ona iruditzen eta ez du ematen arrakastarik izan
> duenik: ‘goi-laguntzaile’ googleatuta ItzuLeko mezu horiek agertzen dira,
> eta gutxi gehiago.
>
> Nik bi aukera ikusten ditut:
>
> - ‘Lehen mailako laguntzailea’ erabiltzea ‘ayudante' esateko; eta
> ‘Bigarren mailako laguntzailea’ ‘auxiliar’ esateko. Ulergarria, baina
> trakets samarra erabiltzeko.
>
> - ‘Laguntzailea’ erabiltzea ‘ayudante’ esateko; eta ‘auxiliarra’
> erabiltzea ‘auxiliar’ esateko. Aukera garbiena eta erabilerrazena horixe
> iruditzen zait, besterik erabakitzen ez den bitartean.
>
> Beraz, bereizketa honela egingo nuke: ‘produkzio-laguntzailea’ batetik,
> eta 'produkzio-auxiliarra’ bestetik.
>
> Iritzirik?
>
> Ondo-ondo bizi.
>
> *Jabier Zabaleta*
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua orio.eus
> 943 830 346 —>8
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160504/51a88642/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago