[itzul] Supremacía euskaraz?

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Maiatza 6, 13:12:05, CEST 2016


Esaten ari zarena baldin bada gaztelaniazko testugileak bere arbuio jarrera
pertsonala ikusarazten duela gaitzespen esplizituko hitz bat erabili gabe,
nire ustez euskarazko testuak berdin jokatu beharko luke: hitz neutro bat
erabili, eta testu-hartzaileak interpreta dezala, gaztelaniazko testuarekin
gertatzen den bezala, testugilearen jarrera pertsonala zein den.
"Nagusikeria" hitza erabiltzea urrunegi joatea da, nire ustez.



Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi
zuen (2016(e)ko maiatzak 6, ostirala):

> Berez, ez du kutsu negatiborik.Ados. Beste kontu bat da zein kutsu eman
> nahi izan dioten, ze, testugileek sarri egiten dituzte horrelako
> bihurrikeriak, ezta?
>
> Kasu honetan, eta, betiere, testua begi aurrean izan gabe, otu zait,
> agian, hortik etor zitekeela galdera; eta horregatik esan dut kutsu
> negatibo edo peioratibo horren kutsurik ageri bada, bidezko eta egoki
> ikusiko nukeela "nagusikeria" erabiltzea.
>
> Testuinguruak argituko du kontua.
>
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com
> <javascript:_e(%7B%7D,'cvml','allurritza a bildua gmail.com');>> igorleak hau
> idatzi zuen (2016(e)ko maiatzak 6 12:53):
>
>> "Supremacía" hitzak ez du berezko kutsu negatibo inolakorik.
>>
>> Kepa Diegez <kepa.diegez a bildua gmail.com
>> <javascript:_e(%7B%7D,'cvml','kepa.diegez a bildua gmail.com');>> erabiltzaileak
>> hau idatzi zuen (2016(e)ko maiatzak 6, ostirala):
>>
>> "Supremacía lingüística". Agian, nire ustez, izan lezake kutsu
>>> peioratiboa.
>>>
>>>
>>>
>>> Kepa Diegez
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> ZULUETA REAL DE ASUA, ANA LUZ<zulueta a bildua eitb.eus> igorleak hau idatzi
>>> zuen (2016(e)ko maiatzak 6 12:45):
>>>
>>>> Testuinguruaren arabera, NAGUSITASUNA, GAILENTASUNA. Ez da derrigor
>>>> peioratiboa.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> RAE:
>>>>
>>>> supremacía
>>>>
>>>> 1. f. Grado supremo en cualquier línea.
>>>>
>>>> 2. f. Preeminencia, superioridad jerárquica.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *From:* Kepa Diegez [mailto:kepa.diegez a bildua gmail.com]
>>>> *Sent:* ostirala, 06 de maiatza de 2016 12:22
>>>> *To:* ItzuL
>>>> *Subject:* [itzul] Supremacía euskaraz?
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Egun on:
>>>>
>>>> "supremacía" NAGUSIKERIA esango zenukete?
>>>>
>>>>
>>>> Kepa Diegez
>>>>
>>>>
>>>>   <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>>>
>>>
>>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160506/7f060993/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago