[itzul] Ayudante / Auxiliar
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Al, Maiatza 9, 10:33:34, CEST 2016
Dirudienez, pisu gehiegi duten mezuak "hozkailuan" uzten ditu zerrenda honek. Jabierrenari hori gertatu zitzaion,antza, eta nik orain dela ordubete bota dudanari ere bai. Beraz, ez dadin halako batean agertu, eta gaia berriro piztu hemendik astebetera, honen azpian txertatu dut goizeko mezuan nioena.
Asier Larrinaga Larrazabal
-----------------------------------------------------------------
Orain dela urte batzuk, ETBrentzat kanpoan egindako produkzio batzuen kredituetan «ayudante de producción» / «auxiliar de producción» eta «ayudante de dirección» / «auxiliar de dirección» bereizi beharra azaldu zitzaigun.
Hemen, ETBn, ez da inoiz egin horrelako bereizketarik. Orduan, zelan edo halan konpondu behar izan genuen, baina ez genuen bete-betean asmatu. Hurrengo lerroetan datorrena, harrezkero egin dudan gogoeta berri bat da.
Ematen du 'ayudante' / 'auxiliar' bereizketa zinemaren mundukoa dela gehiago, eta, Jabier, zure proposamenetan agertzen duzunez, hierarkia-arazoa da. Hona zer aurkitu dudan Interneten (http://www.escueladecineonline.nucine.com/equipo.humano2.htm):
************************
Ayudantes y auxiliares de producción.
Se diferencian en que el ayudante tiene más responsabilidad que el auxiliar. Están a las órdenes del equipo de producción. Unos a las del jefe de producción y otros a las del jefe de localizaciones. Suelen ser trabajos de mantenimiento del set. Conducen los coches para el director y actores y hacen todo el trabajo "sucio".
Cobran entre 190¤ y 360¤ semanales.
*******************************
Nik esango nuke euskaraz ondo finkatuta dauden formak hauek direla:
ayudante de producción: produkzio-laguntzaile
ayudante de dirección: zuzendaritza-laguntzaile
ETBn hala erebiltzen ditugu, eta Terminologia Batzordearen "Irudia, Ikus-entzunezkoak eta Soinua Hiztegian" hala daude jasota.
Hortaz, 'auxiliar' esateko, honelako hitz generiko batera joko nuke: langile / behargin / langin.
ayudante de producción: produkzioko langile / produkzioko behargin / produkzioko langin
Konturatzen naiz «produkzioko langile» entzuten duenak ez duela jakingo zer betekizun duen, baina esango nuke zerrenda honetan ibiltzen garenok --EGB baino apur bat gehiago ikasiak denak-- hainbat arakaketa egin behar izan dugula Google bidez hitzok zer diren argitzeko. Beraz, ez zait iruditzen euskaraz 'auxiliarra' esaten hasteko premiarik dugunik gardentasunaren izenean / aitzakian.
Asier Larrinaga Larrazabal
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160509/ab96fbdd/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago