[itzul] Ayudante / Auxiliar

Jabier Zabaleta euskara a bildua orio.eus
Al, Maiatza 9, 10:31:23, CEST 2016


Badirudi gaur goizean berriro publikatu dela aurreko astean bidali nuen mezua, ‘ayudante/auxiliar’ kontu honi buruz (bide batez, zergatik gertatu da hori?). Ez zen nire asmoa honekin ‘lata’ ematen segitzea; baina Alesek bigarren buelta bat hasi duenez, segi egingo diot pixka bat.

Hasteko, Alesek ‘ekoizpen’ erabiltzea proposatu du ‘produkzio’-ren kaltetan. Egia da ‘ekoizpen’ dezente zabalduta dagoela ikus-entzunezkoetan; baina 2009ko ‘Ikus-entzunezkoak eta Soinua Hiztegia’n ‘produkzio’ proposatzen da. Euskaltermek ere, ‘ayudante de producción’ eskatuta, ‘produkzio-laguntzailea’ ematen du, termino normalizatu/gomendatu gisa. Inguruko hizkuntzen joerak kontuan hartuta, egokiagoa iruditzen zait.

Bestalde, badirudi nik proposatutako ‘produkzio-auxiliarra’ ez zaiola inori gustatu :-( erantzun duzuen guztiok beste alternatiba batzuk planteatu dituzue-eta. Nik segitzen dut pentsatzen horixe dela aukerarik praktikoena (seguru asko, de facto, gaur egun ahoz dagoeneko erabiltzen dena, gainera). ‘Auxiliar’ erabili izan da euskaraz (ez asko, hori ere hala da) eta, bestalde, nazioarteko hitza da (fr: auxiliaire; en: auxiliary). Baldintzak betetzen ditu, nik uste, hiztegigileen ‘bedeinkazioa’ jasotzeko :-)

Nolanahi ere, kontu hau argitu egin beharko luke horretarako esku duenak.

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua orio.eus
943 830 346 —>8





> El 9 may 2016, a las 9:54, Ales Bengoetxea <Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus> escribió:
> 
> Nire bost xentimokoa:
> 
> Diccionario jurídico de los medios de comunicación liburuan honela definitzen dira bi lanpostu horiek (telebistaren esparruan):
> 
> Ayudante de producción: profesional que con demostrada capacidad y conocimientos suficientes de la producción televisual desarrolla, en sus diversas fases, funciones de coordinación, preparación, regiduría, control y tareas complementarias de cualquier índole, todo ello siguiendo las directrices de la Producción.
> 
> Auxiliar de producción: aquel que, siguiendo las órdenes de la jefatura de producción, obedece sus indicaciones, sirviéndole al tiempo de enseñanza los trabajos que realiza.
> 
> Eskuartean duzun testuan halako aldea baldin badago "ayudante" eta "auxiliar" artean, garbi dago bi hitz desberdin behar dituzula.
> 
> 
> Esate baterako:
> 
> Ekoizpen laguntzailea eta ekoizpen zerbitzaria
> 
> Gogorregia?
> 
> Orduan,
> 
> Bigarren ekoizlea (edo ekoizlearen hurrengoa) eta ekoizpen laguntzailea
> 
> 
> Ondo izan.
> 
> <20545045.jpg>	
> Ales Bengoetxea Telletxea
> Euskara Zerbitzua - Hizkuntza normalizatzailea
> Tel: 943 483759
> www.donostiaeuskaraz.eus <http://www.donostiaeuskaraz.eus/>
> <ecblank.gif>	<ecblank.gif>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160509/656c96ee/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago