[itzul] sobrehilado

Eider Zubiaur eiderzubiaur a bildua gmail.com
Al, Maiatza 16, 14:28:26, CEST 2016


Eskerrik asko erantzunengatik!

Berez, testua ez da joskintzari buruzkoa; /collage/aren teknika muinean 
izanik, postmodernitatearen teoria estetikoez ari da, arte, filosofia, 
literatura eta dialektikaren arteko intersekzioak hitzaldian bertan 
bilduz. Atalen arteko zirrikitu eta mozketetatik eratorritako "zauriez" 
eta horien arteko harremanez hitz egiten du "sobrehilado" hori aipatzean.

Alfontso, baliteke, zentzu horretan, "mendela jostea" aukera bat izatea. 
Oker ez banago, nire inguruko hizkeretan arroparen "barrena jostea" (ez 
bakarrik babestea, baizik eta biltzea ere) den arren, ekintza hori, 
sarritan, eranskin baten bidez egin izanak zentzuren bat izan dezake 
oraingo honetan.
"Hariz jotzea", irudi interesgarria iruditzen zait.

Xan, OEHn "bastatu" bilatu ezkero, hurrengoa dakar:

2 bastatu(BN, S; Lecl, Arch VocGr,Gèze, Hb ap. Lh, Dv, H, T-L), 
bastiatu(R-uzt), baztiatu(R-uzt). Ref.: A (bastatu, bastiatu, baztiatu); 
Lrq /baśtat/, /baśtace/; Satr VocP(basta).

Hilvanar. "Faufiler" Lecl, Arch VocGr,Gèze, H y T-L. "Bastatzeko 
aria,hilo de hilvanar" Satr VocP. Cf. 2. basta.Hor sista-sista ari gabe 
oihal bastatzen bezala.Larz GH1955, 29.

Horren arabera, niretzat "albandu" dena omen da bastatzea: behin-betiko 
josturaren badaezpadako batura egitea. Eta ez oihala babesteko ertzak 
jostea.

Argibide guzti hauekin, orain esaldiaren sakoneko zentzuan dago nire 
erantzuna, norantz jo ahalik eta era egokienean aukeratzeko. Edukia eta 
edukitzailearen arteko lotura oso estua eta, nolabait, abstraktua baita.

Eskerrik asko, berriz ere.


                   eider






---
El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en busca de virus.
https://www.avast.com/antivirus
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160516/b67fb874/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: erronboa.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160516/b67fb874/attachment.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: izarra.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160516/b67fb874/attachment-0001.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago