[itzul] Magnitude fisikoen azpiindizeei buruz

imanol salegi isuuis a bildua gmail.com
Al, Maiatza 16, 15:30:40, CEST 2016


Arratsalde on, guztioi.

Magnitude fisikoen azpiindizeei buruz, hau dio EIMAk *Zientzia eta
teknikako euskara arautzeko gomenioak* liburukian: " Zenbait kasutan,
azpiindizeak nazioartean onarturiko laburdurak izan daitezke, eta,
horrelakoetan, errespetatu egiten da notazio hori; dena dela, batzuetan,
euskarazko laburdura ere erabiltzen da." Adibidez, energia zinetikoa Ek omen
da, *kinētikós* hitzetik eratorria delako.

Inork ba al daki non kontsultatu daitekeen azpiindizea duen magnitude
fisiko baten ikurra nazioartean adostuta dagoen edo ez, eta hala bada, nola
eman behar den?

Ongi izan!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160516/bcc5e93d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago