[itzul] Vizcaíno Esclarecido; Guipuzcoano Honorario y Benemerito

Agirre Garai, Jon jon-agirre a bildua euskadi.eus
Ost, Maiatza 25, 14:46:21, CEST 2016


…inor minduko ez balitz… jakina, ez *inork.

Toponimian oso arrunta da Bizkaian: Kiputxeta (mendia), Kiputxene (baserria), Giputx (Leioako Elgoibartar baten ezizena), Araban Iruraiz-Gaunako Giputzuri herri hustua…


From: Agirre Garai, Jon [mailto:jon-agirre a bildua euskadi.eus]
Sent: asteazkena, 2016.eko maiatzak 25 14:38
To: 'ItzuL'
Subject: Re: [itzul] Vizcaíno Esclarecido; Guipuzcoano Honorario y Benemerito

Bizkaitar argia.

Handiputzago behar izanez gero (esclarecido eta benemérito behintzat badira eta), Hauta Lanerako Euskal Hiztegiak hau dakar:
argidotar. izond. ( 1847; argidortar *1745) (G. g. er.). Gailena. Gipuzkoako gizon argidotarrak.

Gipuzkoar ohorezko eta onkaitaria.

Hau ere handiputz xamarra, Orotariko Euskal Hiztegian:

onkaitari.

"Merecedor" Lar. "Meritorio" Ib. [http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/izarra.gif] Zeren bekatu larrian eginikako egintza onak ez baitire onkaitariak, ez ere askiemalleak, baizik erdiestaleak bakarrik. Legaz 35.
Bizkaian ‘giputz’ esaten da ‘gipuzkoar’ baino normalago (hasierako g-/k- eta amaierako -tz/-tx alternantziarekin bizkaieraz), inolako konnotazio txarrik gabe. Baina badirudi, gaztelaniazko ‘guipuchi’ (konnotazio txarrekoa) eta ‘guipuzcoano’ (neutroagoa) hitzek markatzen duten bereizketa euskaraz ere sumatzen dutela zenbaiten belarriek. Hartara, inork minduko ez balitz, neure gogoz, ‘Giputz ohorezko eta onkaitaria’ proposatuko nuke (adjektiboak gorabehera).

Jon


From: Pedro Mari Etxezarraga [mailto:agarralde a bildua gmail.com]
Sent: asteartea, 2016.eko maiatzak 24 20:46
To: Inaki Luzuriaga; ItzuL
Subject: Re: [itzul] Vizcaíno Esclarecido; Guipuzcoano Honorario y Benemerito


Ez naiz hasi aberiguatzen sasoi baten zer ordain erabili ziren; baina, niri duda handi barik hauexek datozkit gomutara: honorario - ohorezko; esclarecido -  argitua; eta benemérito - ospegarria.
Ia baliagarri zaizkizun,


Inaki Luzuriaga via ItzuL<itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko maiatzak 24 16:53):
Kaixo! Aldundiek banatzen duten hiru ohorezko sari dauzkat itzultzeko esku artean: bata, Vizcaíno Esclarecido; bestea, Guipuzcoano Honorario y Benemérito"; beste bat, "Padre de la Provincia de Álava".  Azken honekin problema gutxi, baina gainerako biak inork arrastorik bai? Euskarazko izenik ba al dute? (XX. mendeko 20ko urteetan erabili ziren)


Iñaki


[Bidaltzaileak irudia kendu du.]<http://www.euskadi.net>
[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_seguridad.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160525/4573c87c/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ~WRD000.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160525/4573c87c/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: image001.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160525/4573c87c/attachment.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago