[itzul] Vizcaíno Esclarecido; Guipuzcoano Honorario y Benemerito

Pedro Mari Etxezarraga agarralde a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 26, 21:02:18, CEST 2016


"Bizkaitar argia" testuinguru dana dalakoarako baleitike egokia izatea;
hala eta guztiz be,"argia" izatea nahiko arrunta da, Bizkaian behintzat;
eta pentsatzen dot eze "esclarecido" argi izatetik oska bat gorago dagoala;
guztiagaz be, badakit gaurgaino "Bizkaitar argia" erabili izan dala. Baia,
danerako "beti bat" usatuz, gau be atzenean amostu egingo gara.


Eta “onkaitari” eta “argidotar” berbak ahoskatu ezkero baleitike
belarrirako gozagarri izatea; hortik hara….. bitxi edo arrado xamarrak ez
ete diren….

Baia, horreik neure iritxiak dira, eta oker ibiltea be inoiz ein dot-eta….

Agirre Garai, Jon<jon-agirre a bildua euskadi.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko maiatzak 25 14:37):

> Bizkaitar argia.
>
>
>
> Handiputzago behar izanez gero (esclarecido eta benemérito behintzat
> badira eta), Hauta Lanerako Euskal Hiztegiak hau dakar:
>
> *argidotar.* *izond. *( 1847; *argidortar **1745) (G. g. er.). Gailena.
> Gipuzkoako gizon argidotarrak.
>
>
>
> Gipuzkoar ohorezko eta onkaitaria.
>
>
>
> Hau ere handiputz xamarra, Orotariko Euskal Hiztegian:
>
> *onkaitari. *
>
> "Merecedor" Lar. "Meritorio" Ib. [image:
> http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/izarra.gif]*Zeren bekatu
> larrian eginikako egintza onak ez baitire onkaitariak, ez ere askiemalleak,
> baizik erdiestaleak bakarrik*. Legaz 35.
>
> Bizkaian ‘giputz’ esaten da ‘gipuzkoar’ baino normalago (hasierako g-/k-
> eta amaierako -tz/-tx alternantziarekin bizkaieraz), inolako konnotazio
> txarrik gabe. Baina badirudi, gaztelaniazko ‘guipuchi’ (konnotazio
> txarrekoa) eta ‘guipuzcoano’ (neutroagoa) hitzek markatzen duten bereizketa
> euskaraz ere sumatzen dutela zenbaiten belarriek. Hartara, inork minduko ez
> balitz, neure gogoz, ‘Giputz ohorezko eta onkaitaria’ proposatuko nuke
> (adjektiboak gorabehera).
>
>
>
> Jon
>
>
>
>
>
> *From:* Pedro Mari Etxezarraga [mailto:agarralde a bildua gmail.com]
> *Sent:* asteartea, 2016.eko maiatzak 24 20:46
> *To:* Inaki Luzuriaga; ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] Vizcaíno Esclarecido; Guipuzcoano Honorario y
> Benemerito
>
>
>
>
> Ez naiz hasi aberiguatzen sasoi baten zer ordain erabili ziren; baina,
> niri duda handi barik hauexek datozkit gomutara: honorario - ohorezko;
> esclarecido -  argitua; eta benemérito - ospegarria.
>
> Ia baliagarri zaizkizun,
>
>
>
>
>
> Inaki Luzuriaga via ItzuL<itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko maiatzak 24 16:53):
>
> Kaixo! Aldundiek banatzen duten hiru ohorezko sari dauzkat itzultzeko esku
> artean: bata, Vizcaíno Esclarecido; bestea, Guipuzcoano Honorario y
> Benemérito"; beste bat, "Padre de la Provincia de Álava".  Azken honekin
> problema gutxi, baina gainerako biak inork arrastorik bai? Euskarazko
> izenik ba al dute? (XX. mendeko 20ko urteetan erabili ziren)
>
>
>
>
>
> Iñaki
>
>
>
>
> <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160526/57bca089/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160526/57bca089/attachment.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago