[itzul] Los más de 35 intérpretes de la banda actuarán en el escenario del teatro

Xabier allurritza a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 26, 03:29:53, CEST 2016


Subjektua aldatzea, parentesiak tartekatzen ibiltzea... nolako lanak gaztelaniaz hain sinpleki ematen den eguneroko hizkerako esaldi bat euskaratzeko.
Zenbatzaile-funtzioa betetzen dutenek (bai zenbakiek bai bestelako zenbaitek) mugagabeko nahiz singular/pluraleko deklinatzea onartzen badute:
Batek/batak
Bik/Biek
Hiruk/Hirurek
Lauk/Laurek
Bostek/Bostek
Seik/Seiek
Zazpik/Zazpiek
Zortzik/Zortziek
Bederatzik/Bederatziek
...
Urrik/Urriek
Ugarik/Ugariek
...eta abar,
...Orduan, astakeria handia litzateke proposatzea "Bandako 35 interprete baino gehiagoEk..."?
Alegia, eta zuekiko errespetu osoz, Ales eta Patricia: benetan nahiago izatekoak dira zuek proposaturiko esaldi-alderantzikatze edo desegite/berregiteak "gehiago" ergatibo pluralean (mugagabeaz gain) deklinatzea baino?
Horra hor nire galdera.

Xabier

Enviado desde mi iPad

> El 25 may 2016, a las 10:29, Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com> escribió:
> 
> Kaixo:
> 
> Esaldi bihurria! Galdegaia zein den (testuingururik gabe, ezin jakin), aukera hauek biak bururatu zaizkigu:
> 
> "Banda osoak (35 musikaritik gora) joko du antzokiko agertokian".
> 
> "Antzokiko agertokian joko du bandak (35 musikari baino gehiago)".
> 
> 
> 
> erroteta<joseba a bildua erroteta.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko maiatzak 24 20:26):
>> Nola esango zenukete hori?
>> Aurretik eskerrak emanez
>> 
>> -- 
>> Beste barik
>> 
>> Joseba Berriotxoa
>> 
>> 946732769
>> 
>> 656759537
>> 
>> joseba a bildua erroteta.com
>> 
>> www.erroteta.com
> 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160526/b9461494/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago