[itzul] Los más de 35 intérpretes de la banda actuarán en el escenario del teatro
Diego Martiartu
onddobaltz45 a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 26, 09:29:58, CEST 2016
Ea zer iruditzen zaizuen irtenbide hau:
"Bandako 35 musikari pasatxoek joko dute antzokiko agertokian"
Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko maiatzak
26 03:29):
> Subjektua aldatzea, parentesiak tartekatzen ibiltzea... nolako lanak
> gaztelaniaz hain sinpleki ematen den eguneroko hizkerako esaldi bat
> euskaratzeko.
> Zenbatzaile-funtzioa betetzen dutenek (bai zenbakiek bai bestelako
> zenbaitek) mugagabeko nahiz singular/pluraleko deklinatzea onartzen badute:
> Batek/batak
> Bik/Biek
> Hiruk/Hirurek
> Lauk/Laurek
> Bostek/Bostek
> Seik/Seiek
> Zazpik/Zazpiek
> Zortzik/Zortziek
> Bederatzik/Bederatziek
> ...
> Urrik/Urriek
> Ugarik/Ugariek
> ...eta abar,
> ...Orduan, astakeria handia litzateke proposatzea "Bandako 35 interprete
> baino gehiagoEk..."?
> Alegia, eta zuekiko errespetu osoz, Ales eta Patricia: benetan nahiago
> izatekoak dira zuek proposaturiko esaldi-alderantzikatze edo
> desegite/berregiteak "gehiago" ergatibo pluralean (mugagabeaz gain)
> deklinatzea baino?
> Horra hor nire galdera.
>
> Xabier
>
> Enviado desde mi iPad
>
> El 25 may 2016, a las 10:29, Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com>
> escribió:
>
> Kaixo:
>
> Esaldi bihurria! Galdegaia zein den (testuingururik gabe, ezin jakin),
> aukera hauek biak bururatu zaizkigu:
>
> "Banda osoak (35 musikaritik gora) joko du antzokiko agertokian".
>
> "Antzokiko agertokian joko du bandak (35 musikari baino gehiago)".
>
>
>
> erroteta<joseba a bildua erroteta.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> maiatzak 24 20:26):
>
>> Nola esango zenukete hori?
>> Aurretik eskerrak emanez
>>
>> --
>> Beste barik
>>
>> Joseba Berriotxoa
>>
>> 946732769
>>
>> 656759537
>>
>>
>> *joseba a bildua erroteta.com <joseba a bildua erroteta.com>*
>> www.erroteta.com
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160526/98435dc8/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago