[itzul] Los más de 35 intérpretes de la banda actuarán en el escenario del teatro
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.com
Ast, Maiatza 26, 10:50:05, CEST 2016
"-tik gora" egitura absolutiborako baino ez da erabili tradizioan ("Bandako
35 interpretatzailetik gora arituko dira...). *Berria*n erabiltzen dute,
dena dela (EGLU batean ere ageri da, eta, hain zuzen ere, *Egunkaria*ren
adibide bat ageri da). EIMAren* Zientzia eta teknikako euskara* lanean hau
ageri da:
--------------------------------------------------------------------------
Xtik gora(ko) eta X inguru(ko) esamoldeek forma horixe besterik ezin dute
hartu, esapide adberbialak baitira.
*-Hamalau urtetik gorakoen tzako ikuskizuna.-Hogei mila pezetatik gora
ordaindu zuen.-Neurtu zuen, bada, hiria makilaz, eta bi mila metrotik gora
zen...-Aldi horretan, mila kilometrotik gora egin ditut bizikletaz Itsaso
Beltzaren kostaldeko errepideari jarraituz...-Bi mila urte inguru pasatu
dira ordutik hona* (**bi mila inguru urte*...).
Gaur egungo testu teknikoetan ere egitura bera erabiltzen da, bai magnitude
fisikoekin eta bai bestelakoekin ere:
*-zortziehun metrotik gorako luzera-sei mila galaxiatik gora*
Esapide adberbialak izaki, ezin zaie, beraz, bestelako atzizkirik erantsi:
*-*Milatik gorak egin du ondo azterketa.-*Ehun lagun ingururi gertatu zaio
hori.*
Halakoetarako, beste esapide batzuk erabiltzen dira:
*-Mila lagunek baino/eta gehiagok egin du(te) ondo azterketa.-Gutxi
gorabehera, ehun laguni gertatu zaio hori.-Ehun laguni edo gertatu zaio
hori.-Hogei ikasle baino gehiago etorri ziren hitzaldira* (**hogei baino
gehiago ikasle*...).
-*Berrehun emakumek baino gutxiagok erantzun diote inkestari* (**berrehun
baino gutxiago emakumek*...).
-*Sei mila galaxia eta gehiago ikusten dira teleskopio horrekin* (**sei
mila eta gehiago galaxia*...).
-----------------------------------------------------------------------------
Lan horretan bertan, Jagonet ere aipatzen da:
Ikus Jagonet zerbitzua. Tradizioan dokumentaturik dagoen forma bakarra
honako hau omen da: «zenbatzailea + izena + -(e)tik gora». Beraz,
desegokiak dira **zortziehunetik gora metroko luzera* eta **sei milatik
gora galaxia* motakoak.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
a.mujika a bildua elhuyar.com
tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2016-05-26 10:29 GMT+02:00 "IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki" <iibanez a bildua gipuzkoa.eus>:
> Beste aukera hau ere zilegi litzateke?
>
> *Bandako 35etik gorako interpretatzaileek joko dute antzokiko agertokian*
>
> ------------------------------
> Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori
> dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea
> gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
>
> A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en
> consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en
> sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
>
> Gipuzkoan
>
> euskaraz bizi eta lan egiten dugu
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160526/7e77fc51/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago