[itzul] Los más de 35 intérpretes de la banda actuarán en el escenario del teatro
    Bakartxo ARRIZABALAGA 
    bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
       
    Ast, Maiatza 26, 10:32:37, CEST 2016
    
    
  
Bandak dituen 35etik gora interpreteek joko dute...
Banda osatzen duten 35etik gora arizaleek...
 
 
 
 
> Message du 26/05/16 09:30
> De : "Diego Martiartu" 
> A : "ItzuL" 
> Copie à : 
> Objet : Re: [itzul] Los más de 35 intérpretes de la banda actuarán en el escenario del teatro
> 
>
Ea zer iruditzen zaizuen irtenbide hau:
> 
>
"Bandako 35 musikari pasatxoek joko dute antzokiko agertokian" 
>
>
Xabier igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko maiatzak 26 03:29):
>
Subjektua aldatzea, parentesiak tartekatzen ibiltzea... nolako lanak gaztelaniaz hain sinpleki ematen den eguneroko hizkerako esaldi bat euskaratzeko.
Zenbatzaile-funtzioa betetzen dutenek (bai zenbakiek bai bestelako zenbaitek) mugagabeko nahiz singular/pluraleko deklinatzea onartzen badute:
Batek/batak
Bik/Biek
Hiruk/Hirurek
Lauk/Laurek
Bostek/Bostek
Seik/Seiek
Zazpik/Zazpiek
Zortzik/Zortziek
Bederatzik/Bederatziek
...
Urrik/Urriek
Ugarik/Ugariek
...eta abar,
...Orduan, astakeria handia litzateke proposatzea "Bandako 35 interprete baino gehiagoEk..."?
Alegia, eta zuekiko errespetu osoz, Ales eta Patricia: benetan nahiago izatekoak dira zuek proposaturiko esaldi-alderantzikatze edo desegite/berregiteak "gehiago" ergatibo pluralean (mugagabeaz gain) deklinatzea baino?
Horra hor nire galdera.
>
Xabier
>
Enviado desde mi iPad
> El 25 may 2016, a las 10:29, Patricia Jorge Kuartango  escribió:
> 
>
Kaixo:
> 
>
Esaldi bihurria! Galdegaia zein den (testuingururik gabe, ezin jakin), aukera hauek biak bururatu zaizkigu:
>
>
"Banda osoak (35 musikaritik gora) joko du antzokiko agertokian".
> 
>
"Antzokiko agertokian joko du bandak (35 musikari baino gehiago)".
> 
>
>
>
erroteta igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko maiatzak 24 20:26):
>
Nola esango zenukete hori?
Aurretik eskerrak emanez
>
> -- 
> Beste barik
> 
> Joseba Berriotxoa
> 
> 946732769
> 
> 656759537
> 
> joseba a bildua erroteta.com
> 
> www.erroteta.com
> 
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160526/4a76b7c3/attachment.html>
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago