[itzul] Los más de 35 intérpretes de la banda actuarán en el escenario del teatro

Julian Maia julian.maia a bildua ehu.eus
Ast, Maiatza 26, 12:30:37, CEST 2016


Eta hauetakoren bat?:

 

Bandako 30 baino gehiago interpreteek joko dute antzokiko agertokian.

Bandako 30 baino gehiago interpreteak ariko dira antzokiko agertokian.

 

Julian

 

De: Xabier [mailto:allurritza a bildua gmail.com] 
Enviado el: jueves, 26 de mayo de 2016 3:30
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Los más de 35 intérpretes de la banda actuarán en el escenario del teatro

 

Subjektua aldatzea, parentesiak tartekatzen ibiltzea... nolako lanak gaztelaniaz hain sinpleki ematen den eguneroko hizkerako esaldi bat euskaratzeko.

Zenbatzaile-funtzioa betetzen dutenek (bai zenbakiek bai bestelako zenbaitek) mugagabeko nahiz singular/pluraleko deklinatzea onartzen badute:

Batek/batak

Bik/Biek

Hiruk/Hirurek

Lauk/Laurek

Bostek/Bostek

Seik/Seiek

Zazpik/Zazpiek

Zortzik/Zortziek

Bederatzik/Bederatziek

...

Urrik/Urriek

Ugarik/Ugariek

...eta abar,

...Orduan, astakeria handia litzateke proposatzea "Bandako 35 interprete baino gehiagoEk..."?

Alegia, eta zuekiko errespetu osoz, Ales eta Patricia: benetan nahiago izatekoak dira zuek proposaturiko esaldi-alderantzikatze edo desegite/berregiteak "gehiago" ergatibo pluralean (mugagabeaz gain) deklinatzea baino?

Horra hor nire galdera.

 

Xabier

 

Enviado desde mi iPad


El 25 may 2016, a las 10:29, Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com> escribió:

Kaixo:

Esaldi bihurria! Galdegaia zein den (testuingururik gabe, ezin jakin), aukera hauek biak bururatu zaizkigu:

 

"Banda osoak (35 musikaritik gora) joko du antzokiko agertokian".

"Antzokiko agertokian joko du bandak (35 musikari baino gehiago)".

 

 

erroteta<joseba a bildua erroteta.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko maiatzak 24 20:26):

Nola esango zenukete hori?

Aurretik eskerrak emanez


-- 
Beste barik

Joseba Berriotxoa

946732769

656759537

joseba a bildua erroteta.com

www.erroteta.com 

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160526/0dcf5748/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago